- Turismo-ostaturako eraikinak zein sektoreari lotutakoak berritzeko aukera emango dute.
- Eskaerak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 31n amaituko da.
Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko Turismoko Enpresen Eraginkortasun Energetikoko Proiektuetarako Laguntza Programaren oinarri berriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, programaren zuzkidura 6,4 milioi euroraino handitu da.
Gainera, programak funtsezko aldaketak ditu lehen deialdiarekiko, besteak beste:
- Programaren zuzkidura 6,4 milioi euro izango da diru-kopurua handitu ondoren.
- Euskadiko turismoari buruzko 13/2016 Legean definitutako hasiera batean “Ostatu-establezimendu turistikora” mugatuta zeuden proiektu finantzagarrien tipologia zabaltzen da EJSN Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko honako kode hauetakoren bat daukaten turismo-sektoreari lotutako eraikinetan egindako jarduketak ere barnean hartuta:
4931 Bidaiarien garraioa, lurrekoa eta hirikoa edo hiri ingurukoa.
4932 Taxi bidezko garraioa.
4939 Beste inon sailkatu gabeko bidaiarien garraiorako lurreko beste garraio mota batzuk.
5010 Bidaiarien garraioa, itsaso bidez.
5030 Bidaiarien garraioa barruko bide nabigagarrietatik.
5110 Bidaiarien garraioa, aire bidez.
5221 Lurreko garraioarekin uztartutako jarduerak.
5222 Itsas garraioari eta barruko bide nabigagarrietatik egindakoari uztartutako jarduerak
5223 Aireko garraioarekin uztartutako jarduerak.
5510 Hotelak eta antzeko ostatua.
5520 Turismo ostatuak eta egonaldi laburrerako beste ostatu batzuk.
5530 Kanpinak eta karabanentzako aparkalekuak.
5590 Beste ostatu batzuk.
5610 Jatetxeak eta janari postuak
5621 Aldez aurretik prestatutako janarien hornidura ekitaldietarako.
5629 Beste jaki zerbitzu batzuk.
7711 Automobilen eta ibilgailu motordun arinen alokairua.
7721 Aisialdi eta kirol artikuluen alokairua.
7911 Bidaia-agentzien jarduerak.
7912 Bidaia-agentzia handizkarien jarduerak.
7990 Beste erreserba zerbitzu batzuk eta horiekin uztartutako jarduerak.
8230 Batzarren eta erakustazoken antolaketa.
855 Beste hezkuntzak.
9004 Ekitaldi aretoen kudeaketa.
9102 Museoetako jarduerak.
9103 Toki eta eraikin historikoen kudeaketa.
9104 Lorategi botanikoen, parke zoologikoen eta erreserba naturalen jarduerak.
9321 Jolas parkeetako eta parke tematikoetako jarduerak.
9329 Beste aisialdi eta entretenitzeko jarduera batzuk.
- Jarduketa subentzionagarriak zabaltzen eta malgutzen dira, biltegiratutako edo biltegiratu gabeko energia fotovoltaikoa eta eolikoa barnean hartuta, eta sistema termiko berriztagarriak sartzea ahalbidetuko da horretarako egungo ekipamenduak oso-osorik zertan ordeztu gabe.
- Eskaera bakoitzeko 3.000 eurora murrizten da gutxieneko inbertsioa eta onuradunak espediente bakoitzeko jaso ditzakeen laguntzen gehieneko zenbatekoak 300.000 eurora zabaltzen dira espedienteko eta 500.000 eurora eskatzaileko.
- Energia-eskakizunak murrizten dira eta jarduketa finantzagarriak 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen eraikitako eraikinen gainean egitera behartzen duen eskakizuna malgutzen da.
2024ko abenduaren 31n amaituko da eskaerak aurkezteko epea eta 2025eko apirilaren 30a izango da jarduketak egikaritzeko, fakturatzeko eta justifikatzeko muga-eguna.
Ostatu-establezimendu turistikorako eraikinen zein sektoreari lotutako beste haien zaharberritzea bizkortu nahi du laguntza-programak, eta, horrekin batera, Euskadiko turismo-enpresen lehiakortasuna handitu. Laguntza-programa horren bultzadari esker garatuko diren proiektuek bide emango dute energia-efizientziaren eta ekonomia zirkularraren arloetako estandarrak sartzeko, proiektu horien karbono-aztarna eta energia-kostuak murriztearren.
Sektoreko araudian jasotako ostatu-establezimendu turistikoaren deskribapenari erantzuten dioten eta turismo-sektoreari lotutako beste jarduera ekonomiko batzuetarako ere diren Euskadin kokatutako establezimendu edo eraikinen jabe diren pertsonek eta haien enpresa ustiatzaile, errentari edo emakidadunek jaso ditzakete laguntzak, baldin eta honako jarduketa hauek garatzen badituzte:
- 1. tipologia – Inguratzaile termikoaren energia-efizientzia hobetzeko jarduketak.
- 2. tipologia – Berokuntzako, klimatizazioko, hozketako, aireztapeneko eta etxeko ur beroko instalazio termikoetan energia berriztagarriak ezartzea; zenbait eraikinetako turismo-konplexuetarako energia berriztagarriko iturriek eta/edo hondar-beroak elikatutako bero- eta hotz-sareen instalazioa barne.
- 3. tipologia – Instalazio fotovoltaikoak eta eolikoak biltegiratzearekin edo gabe autokontsumo modalitatean.
- 4. tipologia – Argiztapen-instalazioen energia-efizientzia hobetzeko jarduketak.
Laguntza-programa honi lotutako espedienteen tramitazio guztiak (eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta gainerako kudeaketak) bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dira, Tramitagune Eusko Jaurlaritzako tramitazio elektronikoa aplikatuz, Euskadi.eus webgunean eta EEEren webgunean eskuragarri dagoena (www.eve.eus).
Euskadiko Energia Estrategia 2030
Laguntza-programa hori neurri batzuen testuinguruan garatzen da, hain zuzen ere, 2020ko uztailean Europako Kontseiluak Europar Batasunean konbergentzia, erresilientzia eta eraldaketa bultzatzeko onartutako neurrien esparruan, 2021-2027 aldirako urte anitzeko finantza-esparru indartua eta 750.000 milioi euroko Europako Suspertze Tresna («Next Generation EU») martxan jartzeko ekimena bateratzen dutenak.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak 2030. urteari begirako Energia Estrategiaren barruan hartuta daude energia egoera hobetzeko konpromezuak, eta nazioarteko eta Estatuko joera eta gidalerro nagusiekin bat etorriz egin da estrategia hori. Estrategia beraren barruan jarduketa-ildo konkretu bat biltzen da, eta ildo horren bidez ezartzen dira dagozkion neurriak energiaren kontsumoa murrizteko eta eraikinetan energia berriztagarrien erabilera gehitzeko.
Zehazki, helburu gisa planteatzen da, besteak beste, 2030. urtean energia primarioaren kontsumo-maila % 19 murriztea 2008. urtearen aldean, energia-efizientziako jarduketak modu intentsiboan hartuz energia kontsumitzen duten sektore guztietan, eta energia berriztagarrien aprobetxamendua handitzea, azken kontsumoko egituran % 21eko ordezkaritza-kuota lortzeko moduan.