Iturri horiek gure ingurune hurbilean duten eragina ezagutzeko tresna interaktiboa arkeztu da

Energiaren Euskal Erakundeak Bioterra 2026 jasangarritasunaren azokan parte hartuko du asteburu honetan, Euskadirentzat energia-sistema jasangarriagoa sustatzeko. Edizio honetan, EEEk tresna interaktibo berri bat erakutsiko du, non iturri berriztagarrien ekosisteman eta instalazio eoliko eta fotovoltaiko handien EEEren MAPAn nabigatu ahal izango den.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, Mikel Amundarain Leibarrek, ekitaldiaren inaugurazioan parte hartu du, eta energia aurrezteko beharra eta Eusko Jaurlaritzak Euskadin energia berriztagarriak garatzeko duen konpromisoa berretsi ditu, “euskal ekonomiaren deskarbonizazio adimenduna” bultzatzeko bide gisa.

Energia garbiek gure eguneroko bizitzan duten parte-hartzearen berri herritarrei emateko, EEEk tresna interaktibo berri bat eskaintzen du Bioterran, herritarrak ahalduntzeko eta energia berriztagarrien ezagutzan eta kontzientzian sakontzeko.

Tresna horrek, alde batetik, Euskadiko instalazio eoliko eta fotovoltaiko handien EEE MAPA du. Planifikazio hori, ingurumen-irizpide sendo batzuetan oinarrituta, haratago doa, Euskadiren deskarbonizaziorako ezinbestekoak diren proiektu horiek kokatzeko lekurik egokienak hautemateko. Bestalde, autokontsumoa eta beste energia berriztagarri termiko batzuk, hala nola aerotermia eta geotermia, herritar gehienak bizi diren hiri-ingurunean erakusten dira, egunerokorako behar den energia ematen duten sistema jasangarri horien kokapena eta funtzionamendua.