Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, 2026an kudeatuko ditu euskal manufaktura-industrian energia-eraginkortasuna, energia-aurrezpena eta berotegi-efektuko gasen murrizketa lortzeko jarduerak sustatzeko laguntzak.

EEEk kudeatzen duen energia-eraginkortasuneko programa eta orain arte SPRIk industria-sektorerako kudeatzen zuen deskarbonizazio-programa biltzen ditu programa horrek. Bi programa horiek ibilbide luzea dute, eta Euskadiko industria-sarean inbertsio teknologiko garrantzitsuak sustatzeko balio izan dute.

Deialdi berri hau esleitzeko prozedura elkarren segidako konkurrentziaren bidez izango da, hau da, dokumentazio zuzen guztia duten igorritako eskaerek diru-laguntza jaso ahal izango dute iritsi diren hurrenkeraren arabera, eta muga gisa EB 651/2014 Erregelamenduan adierazitakoa izango dute.

Laguntza horiek datozen asteetan zabalduko direla aurreikusten da, eta 2027ko erdialdera arte luzatuko dela; beraz, informazio gehiago aurreratuko da edukiari eta ezaugarriei buruz.