• BH2C-ren helburua hidrogenoaren ekosistema industrial bat sortzea da

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, Mikel Amundarainek, Euskadi-Suediako enpresen foroan parte hartu du. Foro hori Eskandinaviako herrialde horretako enbaxadak antolatu du, eta ardatz nagusi hau izan du: Euskadin energiaren arloan garatzen ari diren proiektu estrategikoak ezagutzea, eta aliantzak eta aldebiko lankidetza ahalbidetuko dituzten loturak ezartzea.

Hidrogenoaren Euskal Korridoreko (BH2C) lehendakari ordea ere baden Amundarainek aurkeztu du ekimen kolaboratibo hau enpresen eta erakundeen artean. Ekimen honen helburua da hidrogenoa ekoiztea eta banatzea, bektore horren inguruan industria sortzearren, hau da, hidrogenoa ekoizten eta kontsumitzen duen ekosistema bat sortzea, batez ere abaildura zaileko industrian, hau da, kontsumo termiko handiak dituen eta elektrifikatu ezin den industrian.

Euskal H2 zenbakitan

Hidrogenoaren Euskal Korridorea (BH2C) ekimen estrategikoa da Euskadiren deskarbonizazioan aurrera egiteko. Gaur egun, 70 erakunde baino gehiago biltzen ditu, enpresa pribatuak, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta administrazio publikoak, guztiak ere hidrogeno berriztagarrien ekoizpena, biltegiratzea, garraioa eta kontsumoa barne hartzen dituzten proiektuen garapenean parte hartzen dutenak. Lankidetza horrek 55 proiektu aktibo ditu, balio-kate osoa hartzen dutenak: ikerketa eta garapen teknologikoa, industria-ezarpena eta mugikortasun jasangarria. Nolanahi ere, ekimen bizia da, parte hartzeko baldintzen artean baitago gai horretan aktibo dagoen proiektu bat izatea.

Besteak beste, Bilboko Portuan dagoen 10 MW-eko elektrolizagailua du korridoreak, hidrogeno berriztagarrien ekoizpenean mugarria dena, eta Bizkaian bi hidrogeno-sorgailu eraikitzea aurreikusten du, bektore horretan oinarritutako mugikortasuna bultzatzeko. Horrez gain, Hidrogenoaren Haranen Aliantza sortzeko lanean ari dira, arlo horretan Europaren lankidetza indartzeko. Azpiegitura horiek oinarri dira Euskadi erreferente bihurtzeko trantsizio energetikoan eta deskarbonizazio industrialean.

 

Galería de Imágenes