EGUZKI HOTZ – Energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntza-programa – EVE
Menua
Agencia Energética del Gobierno Vasco

Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699

Dirulaguntza programak

EGUZKI HOTZ – Energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntza-programa

Administrazio publikoakIndustriaPartikularrak

Euskadik klima-aldaketara egokitzeko eta eraikinak tenperatura altuen aurka prestatzeko beharra duenez, menpekotasun energetikoa eta faktura elektrikoa areagotu gabe, laguntza-programak energia berriztagarrien erabilera bultzatu eta eraikinen eraginkortasun eta erosotasun termikoa hobetu nahi ditu.

Horretarako, autokontsumorako energia elektriko berriztagarria sortzeko instalazioak ezartzea sustatzen da, bai eta bero-ponpa berriztagarrietan oinarritutako klimatizazio-sistemak edota ur bero sanitarioa ekoizteko sistemak ere.

Onuradunak

  • Jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoak edo izaera pribatuko pertsona juridikoak.
  • Pertsona juridiko pribatuak edo jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak (enpresak, autonomoak,…).
  • Partzuergoak, enpresen edo pertsona fisikoen elkarteak edo taldeak, nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak, honako hauek barne, besteak beste:
  • Bizitegi-sektoreko jabe-erkidegoak.
  • Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak.

Pertsona hauek jarduera ekonomikoa egin dezakete edo jarduera ekonomikorik ez egin. Jarduera ekonomikorik egiten ez dutela onartzeko kide guztiak jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak izango dira nahitaez, edota bizitegi-jabeen erkidegoak.

  • EAEko Administrazio Orokorra, Foru Aldundiak eta haiei lotutako edo haien mendeko sektore publikoko erakundeak.
  • Estatuko Administrazio Orokorraren menpeko portu-agintaritzak, EAEn baldin badaude.

Jarduketa subentzionagarriak

Jarraian zerrendatzen direnak hartuko dira jarduketa subentzionagarritzat, eta, EAEn egikarituta egoteaz gain, laguntza-programaren oinarrietan bakoitzerako ezarritako betekizunak bete beharko dituzte betiere:

  • Autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko instalazio berriak, energia berriztagarrien iturriak dituztenak, egiteko inbertsioak, lehendik dauden instalazioak handitzea, bai eta energia elektrikoa sortzeko instalazio berriei zein lehendik dauden instalazioei lotutako biltegiratze-instalazioak ere.
  • Kontsumo termikoak energia berriztagarrien bidez elektrifikatzeko instalazioak egiteko inbertsioak.

Energia elektrikoa sortzeko instalazioen jarduketetan, pertsona onuradunek adierazi beharko dute aurreikusten dutela laguntzaren xede den autokontsumo-instalazioari lotutako kontsumitzaileak edo kontsumitzaileek kontsumitutako energia elektrikoaren urteko batura instalazio horrek urtean sortutako energiaren % 80 edo gehiago izango dela betiere.

Laguntzaren xede den edozein jarduketarako, edozein izaeratako kontsumitzaile guzti-guztiek EAEn izan beharko dute instalazio horri lotutako beren kontsumoa.

Eskaerak onartzeko hautapen-aldiaren ondorioetarako, jarduera ekonomikorik ez duten onuradunen kasuan, exijitzen da gauzatzeko konpromiso irmo oro, hala nola onartutako aurrekontuak, eskaerak, kontratuak, fakturak eta horien ordainketa-egiaztagiriak, bai eta sortze-elementuak martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpena ere, organo eskudunaren zigiluarekin, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera (barne) datatuta egotea.

Ildo beretik, eskaerak onartzeko hautapen-aldiaren ondorioetarako ere, jarduera ekonomikoa duten onuradunen kasuan, eskatzen da gauzatzeko konpromiso irmo oro, hala nola onartutako aurrekontuak, eskaerak, kontratuak, fakturak eta horien ordainketa-egiaztagiriak, eta sortze-elementuak martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpena, organo eskudunaren zigiluarekin, dagokion laguntza-eskaeraren dataren ondoren eginak izatea.

Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna

651/2014 (EB) Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz enpresatzat jotzen diren pertsona onuradunek jasotzen dituzten laguntzak betiere bateragarriak izango dira proiektu edo jarduketa bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntzekin, laguntza horien metaketak ez badu 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoa gainditzen.

Gainerako pertsona onuradunentzat, jaso beharreko laguntzak betiere bateragarriak izango dira xede bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin, osorik hartuta osatzen duten laguntza-ehunekoa % 100 edo gutxiago bada.

Indarraldia:

Programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 5ean, ostegunarekin, hasiko da (programa argitaratu eta hurrengo egunean) eta 2028ko irailaren 29an, ostiralarekin, amaituko da edo, hori lehenago gertatzen bada, aurrekontua agortzen den unean amaituko da.

Jarduketa subentzionagarriak justifikatu, egikaritu, fakturatu eta ordaindu beharko dira, eta hemezortzi (18) hilabeteko gehieneko epearen barruan laguntza ematen dela ezartzen duen ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, edozein kasutan ere, 2029ko urriaren 31ean berenduenez.

Aurrekontua, guztira

Guztira 80.000.000 €, honela banatuta:

  • Autokontsumorako energia elektrikoa energia berriztagarrien bidez sortzeko instalazioak egitea: 60.000.000 €
  • Kontsumo termikoak energia berriztagarrien bidez elektrifikatzeko instalazioak egitea: 20.000.000 €

Kontsultarako telefono-zenbakia

Erabiltzailearentzako Arreta Zerbitzuak 946.620.600 zenbakian erantzungo dizue.

  EBAZPENA, 2026ko urriaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baitira energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko (Eguzki Hotz) laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta 2026rako deialdia.

Eskaeren tramitazioa

EGUZKI HOTZ – Energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntza-programa – Eusko Jaurlaritza

Dokumentazioa