Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699
Laguntza programaren helburu nagusia da EAEko lurraldean dauden eta 25 urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten bizitegi-jabeen komunitateetako eraikinetan instalazio elektrikoak berritzea, baldin eta, indarrean dagoen Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa betez, Behe Tentsioko Buletina izapidetzen badute.
Jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legeak arautzen dituen eta 25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten bizitegi-jabeen komunitateak.
Instalazio elektrikoen berritzeek sartu behar dituzten gutxieneko eskakizunak honako hauek dira:
Programa hau argitaratu aurreko jarduketak onartuko dira, betiere 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera eginak izan badira. Horregatik eskatuko da instalazioen egikaritzeari dagozkion egikaritzeko edozein konpromiso irmoren, onartutako aurrekontuen, eskarien, kontratuen, fakturen eta ordainagirien datak 2024ko urtarrilaren 1aren ondorengoak izatea
Onuradunek jaso beharreko laguntzak bateraezinak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetako edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berberarekin emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin.
Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea programa honen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean "EHAA") argitaratu eta hurrengo eguneko 08:00etan hasiko da eta aurrekontua agortzen den unean amaituko da. Nolanahi ere, laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31n amaituko da, deialdian aurrekontu erabilgarria egonik ere. Dena den, jarduketa subentzionagarriek egikarituta egon behar dute, eta beranduenez 2024ko abenduaren 31n fakturatuta. Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa gauzatu, fakturatu eta ordaindu dela justifikatu beharko dute EEEn, beranduenez 2025eko urtarrilaren 15ean, elektronikoki, 6. oinarrian aipatutako aplikazio informatikoaren bitartez.
1.000.000 euros
Erabiltzailearentzako Arreta Zentroak 946.620.600 telefonoan erantzungo die.