
Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699
Energia berriztagarri elektrikoen hedapena bilatzen duten ekintzak sustatzea da laguntza-programaren helburua, betiere autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko (fotovoltaikoa eta eolikoa) instalazioen bidez, baita klimatizaziorako bero-ponpetan edota ur bero sanitarioan oinarritutako energia berriztagarrien (aerotermia, geotermia zundaketa bertikalekin, eta hidrotermia) instalazio termikoen bidez ere.
Pertsona hauek jarduera ekonomikoa egin dezakete edo jarduera ekonomikorik ez egin. Jarduera ekonomikorik egiten ez dutela onartzeko kide guztiak jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak izango dira nahitaez, edota bizitegi-jabeen erkidegoak.
Jarraian zerrendatzen direnak hartuko dira jarduketa subentzionagarritzat, eta, EAEn egikarituta egoteaz gain, laguntza-programaren oinarrietan bakoitzerako ezarritako betekizunak bete beharko dituzte betiere:
Energia elektrikoa sortzeko instalazioen jarduketetan, pertsona onuradunek adierazi beharko dute aurreikusten dutela laguntzaren xede den autokontsumo-instalazioari lotutako kontsumitzaileak edo kontsumitzaileek kontsumitutako energia elektrikoaren urteko batura instalazio horrek urtean sortutako energiaren % 80 edo gehiago izango dela betiere.
Laguntzaren xede den edozein jarduketarako, edozein izaeratako kontsumitzaile guzti-guztiek EAEn izan beharko dute instalazio horri lotutako beren kontsumoa.
Eskaerak onartzeko hautagarritasuneko aldirako, programan eskatuko da instalazioen egikaritzeari dagokion egikaritzeko edozein konpromiso irmo, eta onartutako aurrekontuak, eskariak, kontratuak, fakturak eta ordainagiriak laguntza-eskaeraren ondorengoak izatea.
651/2014 (EB) Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz enpresatzat jotzen diren pertsona onuradunek jasotzen dituzten laguntzak betiere bateragarriak izango dira proiektu edo jarduketa bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntzekin, laguntza horien metaketak ez badu 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoa gainditzen.
Gainerako pertsona onuradunentzat, jaso beharreko laguntzak betiere bateragarriak izango dira xede bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin, osorik hartuta osatzen duten laguntza-ehunekoa % 80 edo gutxiago bada.
Programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 9an, ostiralarekin, hasiko da (programa argitaratu eta hurrengo egunean) eta 2026ko irailaren 30ean, ostegunarekin, amaituko da edo, hori lehenago gertatzen bada, aurrekontua agortzen den unean amaituko da.
Jarduketa subentzionagarriak laguntza-eskaeraren dataren ondorengo data batean justifikatu, egikaritu, fakturatu eta ordaindu beharko dira, eta hamabi (12) hilabeteko gehieneko epearen barruan laguntza ematen dela ezartzen duen ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, edozein kasutan ere, 2027ko abenduaren 30ean berenduenez.
Guztira 80.000.000 €, honela banatuta:
Erabiltzailearentzako Arreta Zerbitzuak 946.620.600 zenbakian erantzungo dizue.