{"id":21777,"date":"2026-01-13T13:33:57","date_gmt":"2026-01-13T12:33:57","guid":{"rendered":"https:\/\/www.eve.eus\/ezagutu-energia\/comunidades-energeticas\/"},"modified":"2026-04-08T12:05:39","modified_gmt":"2026-04-08T10:05:39","slug":"energia-komunitateak","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/aliantzak-sortzen-ditugu\/baliozko-zerbitzuak\/herritarrak\/ezagutzen-duzu\/energia-komunitateak\/","title":{"rendered":"Energia-komunitateak"},"content":{"rendered":"<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-6 align-self-center\">\r\n<p><strong>Energia-komunitate<\/strong> bat <strong>entitate juridiko <\/strong>bat da; pertsona fisikoek, ETEek edo toki-administrazioek osatzen dute, eta horiek energia berriztagarria modu kolektiboan ekoizteko, kontsumitzeko, biltegiratzeko eta kudeatzeko elkartzen dira. Helburua ez da finantza-errentagarritasuna, baizik eta bazkideentzat eta tokiko ingurunearentzat onura sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak sortzea.<\/p>\r\n<p>Bi energia-komunitate mota nagusi daude, Europako araudiarekin bat etorrita:<\/p>\r\n<ul>\r\n\t<li>\u2022\t<strong>Energia Berriztagarrien Komunitateak (EBK):<\/strong> 2018\/2001 EB Zuzentarauak arautzen ditu, eta eguzki-energia, eolikoa, biomasa eta antzeko energia berriztagarrien ekoizpena eta kontsumoa dituzte ardatz.<\/li>\r\n\r\n\t<li>\u2022\t<strong>Herritarren Energia Komunitateak (HEK):<\/strong> 2019\/944 EB Zuzentarauan daude zehaztuta, eta jarduera zabalagoak hartzen dituzte, hala nola energia elektrikoaren biltegiratzea, kudeaketa eta salmenta.<\/li>\r\n\r\n<\/ul>\r\n<p>Estatuko legeriak Europako zuzentarau horiek egokitu ditu zenbait araudiren bidez; honako hauek nabarmentzen dira:<\/p>\r\n<ul>\r\n\t<li>\u2022\t<strong>244\/2019 Errege Dekretua<\/strong>, energia elektrikoaren autokontsumo indibidual eta kolektiboaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak ezartzen dituena, energia-komunitateetarako oinarria.<\/li>\r\n\r\n\t<li>\u2022\t<strong>23\/2020 Errege Lege Dekretua<\/strong>, EBK-k Sektore Elektrikoaren Legean sartzen dituena, partaidetza ireki eta borondatezkoak<\/li>\r\n\r\n\t<li>\u2022\t<strong>5\/2023 Errege Lege Dekretua<\/strong>, HEKak legez onartzen dituena.<\/li>\r\n\r\n<\/ul>\r\n<\/div>\r\n<div class=\"col-md-6 text-center\"><img alt=\"Tabla comparativa\" class=\"m-b-20 lazyload\" data-src=\"\/assets\/media\/iStock-2169827707.jpg\"><\/div>\r\n<div class=\"col-md-12 align-self-center\">\r\n<p>Energia-komunitateek zerbitzuen sorta zabala eskain diezaiekete beren kideei, honako hauek, besteak beste: eguzki-energia fotovoltaikoaren autokontsumo partekatua, eskariaren kudeaketa adimenduna, energiaren biltegiratze kolektiboa, azpiegitura berriztagarriak eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzea eta mantentzea, efizientzia energetikoa hobetzeko inbertsio kolektiboak, energia-aholkularitza pertsonalizatua edo tokiko energia-merkatuetan parte hartzea. Halaber, finantzaketa edo dirulaguntza publikoak eskuratzen ere lagundu dezakete, bai eta tokiko ingurunean kontzientziazio energetikoa eta kohesio soziala sustatzen ere.<\/p>\r\n<p>Energia-komunitateetako kideentzako abantaila nagusien artean, hauek nabarmentzen dira:<\/p>\r\n<ul>\r\n\t<li>\u2022\tTokiko komunitatea sortzea.<\/li>\r\n\t<li>\r\n\u2022\tFaktura elektrikoan aurreztea.<\/li>\r\n\t<li>\r\n\u2022\tCO\u2082 emisioak murriztea.<\/li>\r\n\t<li>\r\n\u2022\tIndependentzia energetiko handiagoa.<\/li>\r\n\r\n\t<li>\u2022\tHerritarrek parte-hartze aktiboa izatea trantsizio energetikoan.<\/li>\r\n\r\n<\/ul>\r\n<p>Azken batean, energia-komunitateak funtsezko tresna dira energia berriztagarriak eskuratzeko aukera demokratizatzeko eta eredu energetiko bidezkoago eta jasangarriago baterantz aurrera egiteko.<\/p>\r\n\r\n<\/div>\r\n\r\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Energia-komunitate bat entitate juridiko bat da; pertsona fisikoek, ETEek edo toki-administrazioek osatzen dute, eta horiek energia berriztagarria modu kolektiboan ekoizteko, kontsumitzeko, biltegiratzeko eta kudeatzeko elkartzen dira. Helburua ez da finantza-errentagarritasuna, baizik eta bazkideentzat eta tokiko ingurunearentzat onura sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak sortzea. Bi energia-komunitate mota nagusi daude, Europako araudiarekin bat etorrita: \u2022 Energia Berriztagarrien Komunitateak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":21762,"parent":5437,"menu_order":30,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"templates\/page-with-container.php","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"class_list":["post-21777","page","type-page","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/21777","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21777"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/21777\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":21780,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/21777\/revisions\/21780"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/5437"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21762"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21777"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}