{"id":4382,"date":"2025-01-07T16:42:19","date_gmt":"2025-01-07T15:42:19","guid":{"rendered":"https:\/\/www.eve.eus\/actuaciones\/eolica\/"},"modified":"2026-03-25T15:57:09","modified_gmt":"2026-03-25T14:57:09","slug":"energia-eolikoa","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/proiektu-energetikoak\/berriztagarriak-sareak\/energia-eolikoa\/","title":{"rendered":"Energia eolikoa"},"content":{"rendered":"<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\r\n<div class=\"module-title text-center\">\r\n<h2 class=\"sidelines\"><span>Egungo egoera eta dauden aukerak<\/span><\/h2>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-12 align-self-center\">\r\n<p>Aurreikuspenen arabera, etengabe haziko da mundu-mailan instalatutako ahalmena. Lehorreko energia eolikoak jarraituko badu ere hazkundearen zati handiena izaten, itsasoko energia eolikoak bultzada handia izango du, kostuak murrizteari eta ur sakonetarako soluzio flotagarriak garatzeari esker.<\/p>\r\n\r\n<p>Munduko ahalmen eolikoak terawattaren atalasea gainditzen du gaur egun, eta iturri berriztagarri nagusietako bat da beraz. Lehorreko energia eolikoa da nagusi oraindik ere; itsasoko energia eolikoa, berriz, guztizkoaren % 7 inguru da, eta dozenaka gigawatt daude instalatuta, milioika etxetako kontsumoaren parekoak. Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) arabera, aurreikuspenei erreparatzen badiegu, berriztagarrien ahalmen globala \u2014eolikoa eta eguzkiarena barne\u2014 hainbat aldiz biderkatu daiteke datorren hamarkadan, eta milaka gigawattetik gora izango litzateke, kostuen murrizketak eta teknologia berritzaileen garapenak bultzatuta, adibidez eoliko flotagarriaren garapenak.<\/p>\r\n\r\n<p>Europa energia eolikoaren garapenaren buru izan zen urte askoan, baina azken hamarkadan amore eman du Txina eta Estatu Batuen aurrean, horiek gaur egun munduko erreferente baitira lehorreko merkatu eolikoan. Hala ere, Europak lidergoari eutsi dio berrikuntza teknologikoan eta offshore merkatuan instalazioak ezartzean, batez ere itsasoko energia eoliko flotagarriko proiektuetan.<\/p>\r\n\r\n<\/div>\r\n\r\n\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\r\n<div class=\"module-title text-center\">\r\n<h2 class=\"sidelines\"><span>Merkatua eta joera teknologikoak<\/span><\/h2>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-12\">\r\n<p>Energia eolikoaren arloko joera teknologikoak <strong>tamaina eta potentzia handiagoko aerosorgailuetan<\/strong> oinarritzen dira, instalatutako megawatt bakoitzeko kostuak murriztu ahal izateko, hornidura-katean eta estandarizazioan erronkak sortzen badituzte ere. <strong>Itsasoko energia eoliko flotagarria<\/strong> funtsezko irtenbide gisa ageri da ur sakonetako baliabideak aprobetxatzeko, Europan proiektu pilotuak eta garapen industriala bultzatuz. <strong>Gainera, digitalizazioa eta kontrol-sistema aurreratuak<\/strong> erabiltzea funtsezkoa da sare elektrikoen integrazioa hobetzeko, egonkortasuna bermatzeko eta eragiketa optimizatzeko energia berriztagarria sartzeko aukera handiak dituzten inguruneetan. Azkenik, <strong>material jasangarrien eta palak birziklatzearen<\/strong> aldeko apustu gero eta handiagoa egiten ari da, hornidura-katearen erresilientzia eta langile espezializatuen prestakuntza indartzeko estrategiekin batera.<\/p>\r\n\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\r\n<div class=\"module-title text-center\">\r\n<h2 class=\"sidelines\"><span>Energia eolikoa Euskadin<\/span><\/h2>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-6 align-self-center\">\r\n<p><strong>Lehorreko parke eoliko finkatuak<\/strong> ditu Euskadik, <strong>143 MWeko potentzia instalatuarekin<\/strong>, 2000ko hamarkadan eraikiak. Gehienak Eolicas de Euskadi enpresak eraiki zituen, garai hartan Energiaren Euskal Erakundearen partaidetza zuen sozietateak. Hala ere, 2007. urteaz geroztik ez da parke berririk ezarri, eta, beraz, potentzia instalatua txikia da beste eskualde batzuekin alderatzen badugu, eta <strong>berrindartzeko<\/strong> eta garapen berriak egiteko planak eragin ditu horrek. <\/p>\r\n<p>2024an behin-behinean onartutako <strong>Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak<\/strong> (LPS) Kokapen Bereziko Eremuak (KBE) definitzen ditu proiektu eolikoetarako eta eguzki-proiektuetarako, eta izapidetze administratiboa eta plangintza estrategikoa bultzatzen ditu.<\/p>\r\n\r\n<h3>Energiaren Euskal Erakundearen jarduerak<\/h3>\r\n<p>EEEtik, lehorreko energia eolikoko proiektu berriak (onshore) garatzen ari dira, hala nola <strong>Labraza eta Azazeta<\/strong>, bakoitza 40 MW-ekoa, <strong>Aixeindar<\/strong> sozietate partaidetuaren bitartez, <strong>eta 2030. urtea baino lehen martxan jartzea aurreikusi da<\/strong>.<\/p>\r\n<p>Itsasoko energia <strong>eoliko flotagarriaren esparruan<\/strong>, Euskadi erreferente teknologikoa da <strong>BiMEP (Armintza)<\/strong> plataformari esker. Bertan instalatu zen 2023an 2 MW-eko lehen aerosorgailu flotagarria Espainian. Proiektu horrek itsas teknologien (offshore) berrikuntza-gune gisa finkatu du eskualdea, industriarako eta enplegu espezializatua sortzeko potentzial handiarekin.<\/p>\r\n<p>Laburbilduz, Euskadik <strong>erronka handiak<\/strong> ditu aurrean, hala nola sinplifikazio administratiboa, arau-esparruaren egokitzapena eta onarpen soziala, baina <strong>aukera handiak<\/strong> ere baditu: lidergoa itsas eoliko flotagarrian, berriztagarriei lotutako garapen industriala eta enplegu kualifikatua sortzea. Jarduera horien ondorioz, Euskadi posizio estrategikoan dago trantsizio energetikoa aprobetxatzeko eta merkatu globalean duen eginkizuna finkatzeko.<\/p>\r\n\r\n\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"col-md-6\"><img alt=\"\" style=\"margin-bottom:20px;\" data-src=\"\/assets\/media\/aerogenerador-amanecer.jpg\" class=\" lazyload\"><\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n\r\n\r\n\r\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egungo egoera eta dauden aukerak Aurreikuspenen arabera, etengabe haziko da mundu-mailan instalatutako ahalmena. Lehorreko energia eolikoak jarraituko badu ere hazkundearen zati handiena izaten, itsasoko energia eolikoak bultzada handia izango du, kostuak murrizteari eta ur sakonetarako soluzio flotagarriak garatzeari esker. Munduko ahalmen eolikoak terawattaren atalasea gainditzen du gaur egun, eta iturri berriztagarri nagusietako bat da beraz. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":2743,"parent":22536,"menu_order":30,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"templates\/page-with-container.php","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"class_list":["post-4382","page","type-page","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/4382","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4382"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/4382\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24408,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/4382\/revisions\/24408"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/22536"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2743"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4382"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}