{"id":5158,"date":"2024-12-20T12:43:08","date_gmt":"2024-12-20T11:43:08","guid":{"rendered":"https:\/\/www.eve.eus\/el-gas-natural\/"},"modified":"2026-01-13T13:30:38","modified_gmt":"2026-01-13T12:30:38","slug":"gas-naturala","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/aliantzak-sortzen-ditugu\/baliozko-zerbitzuak\/herritarrak\/ezagutzen-duzu\/gas-naturala\/","title":{"rendered":"Gas naturala"},"content":{"rendered":"<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-6\">\r\n<p>Gas naturala lurpeko hobietan dagoen energia-iturri fosil bat da. Metanoz osatuta dago nagusiki eta lurrean egindako zulaketen bidez erauzten da. Atera ondoren, gasbideen bidez garraiatzen da gas-egoeran, edo tenperatura -161\u00baC-ra jaisten zaio gas natural likidotu bihurtzeko (GNL); horri esker, bolumena murrizten da eta itsasontziz errazago garraiatzen da.<\/p>\r\n<p>Erregai hori asko erabiltzen da etxeetan, industrietan eta zentral elektrikoetan. Etxean, janaria prestatzeko, ura berotzeko eta espazioak klimatizatzeko balio du. Industrian, bero-iturritzat eta lehengaitzat erabiltzen da prozesu kimikoetan. Elektrizitatea sortzeko ere erabiltzen da; izan ere, aukera ematen du ziklo konbinatuko zentraletan energia azkar eta beste erregai fosil batzuek (hala nola ikatza edo petrolioa) baino CO\u2082 emisio gutxiagorekin ekoizteko.<\/p>\r\n<p>Garraioaren arloan, gas naturala erregai tradizionalak baino aukera garbiagoa da. Gas natural konprimatuarekin (GNK) edo gas natural likidotuarekin (GNL) funtzionatzen duten ibilgailuek tokiko kutsatzaile gutxiago isurtzen dituzte (esate baterako, nitrogeno-oxidoak eta partikulak); horri esker, hirietako airearen kalitatea hobetzen da.<\/p>\r\n<p>Gas naturala ez da iturri berriztagarria; hala ere, gas naturala erabiltzeak paper garrantzitsua izan dezake trantsizio energetikoan. Emisio txikiagoak egiten dituenez, erregai lagungarri gisa jardun dezake energia berriztagarriak garatzen eta hedatzen diren bitartean, hala nola eguzki-energia, energia eolikoa edo energia hidraulikoa. Testuinguru horretan, gas naturalak energia-hornidura bermatzen lagundu dezake iturri berriztagarriak nahikoak ez diren uneetan, hala nola haizerik gabeko edo eguzki-argi gutxiko egunetan.<\/p>\r\n<\/div>\r\n<div class=\"col-md-6 p-b-20\"><img alt=\"\" style=\"margin-bottom:20px;\" data-src=\"\/assets\/media\/radiadores-gas-natural.jpg\" class=\" lazyload\"><\/div>\r\n\r\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gas naturala lurpeko hobietan dagoen energia-iturri fosil bat da. Metanoz osatuta dago nagusiki eta lurrean egindako zulaketen bidez erauzten da. Atera ondoren, gasbideen bidez garraiatzen da gas-egoeran, edo tenperatura -161\u00baC-ra jaisten zaio gas natural likidotu bihurtzeko (GNL); horri esker, bolumena murrizten da eta itsasontziz errazago garraiatzen da. Erregai hori asko erabiltzen da etxeetan, industrietan eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":2159,"parent":5437,"menu_order":40,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"templates\/page-with-container.php","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"class_list":["post-5158","page","type-page","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/5158","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5158"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/5158\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":22975,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/5158\/revisions\/22975"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/5437"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2159"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5158"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}