{"id":6169,"date":"2024-12-18T15:07:48","date_gmt":"2024-12-18T14:07:48","guid":{"rendered":"https:\/\/www.eve.eus\/certificado-de-eficiencia-energetica-de-edificios\/"},"modified":"2025-02-27T09:25:36","modified_gmt":"2025-02-27T08:25:36","slug":"eaz-energia-aurrezpeneko-ziurtagiriak","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/aliantzak-sortzen-ditugu\/eaz-energia-aurrezpeneko-ziurtagiriak\/","title":{"rendered":"EAZ Energia Aurrezpeneko Ziurtagiriak"},"content":{"rendered":"<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-12\">\r\n<p>Energia-aurrezpen berriak energia-efizientziako proiektuak eginez sortzeko premiatik sortzen da EAZ sistema, eta, hori horrela, EBrekin<strong> <a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/directiva2012.html\">Energia Efizientziako Zuzentarauaren<\/a><\/strong> bidez hartutako bere betebeharrak beteko ditu Euskadik. Gainera, energia-efizientziako teknologietako inbertsioa errazteko asmoz sortzen da, sektore horren barruan merkatu bat bultzatuz.<\/p>\r\n\r\n<p>Hainbat faktorerekin lotutako katalogo batean barne hartutako aurrezpen-neurriak egikaritzean lortu ahalko dira Energia<\/p>\r\n\r\n<p>Aurrezpeneko Ziurtagiriak, hala nola klimatizazioa, inguratzailea, argiztapena, industria-prozesuak, mugikortasuna eta abar.<\/p>\r\n\r\n<p>Sistema hori onartuta, <strong>merkatu bat sortuko da<\/strong> non behartutako subjektuek aurrezpenak erosi ahalko dizkieten aurrezpen horiek lortu ahal izateko aukera emango duten proiektuak egiten dituztenei \u2013betiere aurrezpen horiek ondoren ziurtatzeko asmoz\u2013, edo zuzenean erosi ahalko diete EAZ beste behartutako subjektu edo beste delegatutako subjektu batzuei.<\/p>\r\n<a href=\"https:\/\/www.boe.es\/buscar\/act.php?id=BOE-A-2023-2027\"><strong>Errege Dekretu<\/strong><\/a> bidez ezartzen da sistema eta <a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/normativa.html\"><strong>araudiaren<\/strong><\/a> atalean eskuragarri dauden zenbait aginduren bidez garatzen da.\r\n\r\n<p>\u00a0<\/p>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\r\n<div class=\"module-title text-center\">\r\n<h2 class=\"sidelines\"><span>Zer da EAZ bat?<\/span><\/h2>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-12\">\r\n<p>Energia-efizientziako jarduketa baten ondorioz azken energiako kontsumoan aurrezpen bat lortu izana aitortzen duen <strong>dokumentu elektroniko<\/strong> bat da EAZ.<\/p>\r\n\r\n<p>Jarduketa bati esker lortutako energia-aurrezpenak estandarizatutako jarduketen katalogoaren bidez egiaztatu daitezke (erraz erreplikatzeko moduko jarduketak diren kasuan), edo jarduketa berezi gisa.<\/p>\r\n\r\n<p>Salerosi daitekeen eta energia-efizientzian inbertsioen errentagarritasuna hobetzea ahalbidetuko duen aktibo bat (energia-aurrezpenen salmentatik datorren diru-sarrera) da EAZ bat.<\/p>\r\n\r\n<p>EAZ bat ez da dirulaguntza bat, zerga bat, eraikin baten energia-efizientziako ziurtagiri bat, ezta CO<sub>2<\/sub> emititzeko eskubide bat ere.<\/p>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\r\n<div class=\"module-title text-center\">\r\n<h2 class=\"sidelines\"><span>Nor izan daiteke EAZ baten titular?<\/span><\/h2>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-12\">\r\n<p>BS behartutako subjektu bat edo DS delegatutako subjektu bat izan daiteke soilik, betiere haren aldeko EAZ bat jaulki bada edo hark salerosketako negozio juridiko baten bidez erosi badu.<\/p>\r\n\r\n<p>Dena den, energia-efizientziako jarduketa bati ekiten dion edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke EAZ Sistemaren onuradun.<\/p>\r\n\r\n<p>Sortutako energia-aurrezpenen diru-sarrera ekonomiko bat sortzeko, aurrezkiaren jabea DS edo BS batekin jarri beharko da harremanetan, eta aurrezki horiek saldu beharko dizkio ondoren. Horretarako, aurrezkiaren salerosketa-baldintzak ezarriko dituen EAZ Hitzarmen bat sinatu beharko dute bi alderdiek.<\/p>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\r\n<div class=\"module-title text-center\">\r\n<h2 class=\"sidelines\"><span>Zergatik dira beharrezkoak Energia Aurrezpeneko Ziurtagiriak?<\/span><\/h2>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-7\">\r\n<p>Frogatu denez, EEFN Energia Efizientziako Funts Nazionalari esker bultzatutako neurriekin ezin izango dira Fit for 55 paketean onartutako Europako konpromisoen araberako energia aurrezteko helburuak bete. Horrenbestez, EAZ sistema berri bat gaituko da EEFN funtsetik bultzatutako jarduketekin erregistratu ahal zirenak baino energia-aurrezpeneko jarduketa askoz ere gehiago kontabilizatu eta bultzatzeko.<\/p>\r\n\r\n<p>Honako hau ahalbidetuko dute Energia Aurrezpeneko Ziurtagiriek:<\/p>\r\n\r\n<ul>\r\n\t<li>Energia-efizientziako eredua eraldatzea, fokua behartutako eta delegatutako subjektuetan jarriz, eta subjektu horiek aktiboki proposatuko diote onuradunari energia-efizientziako inbertsioak egitea.<\/li>\r\n\t<li>Azken kontsumitzaileek lortutako energia-aurrezpenak monetizatzea.<\/li>\r\n\t<li>Orain arte, erregistratu ezin ziren \u2013nahiz eta gertatzen ziren\u2013 energia-aurrezpen masiboak kontabilizatzeko posibilitatea ahalbidetzea, kontabilizazioa hasi eta buka sistema digitalizatu batean oinarrituta egoteari esker.<\/li>\r\n\t<li>Enplegua eta lehiakortasuna dinamizatzea energia-efizientziako jarduketak egiten diren lekuan.<\/li>\r\n\t<li>Azken kontsumitzaileak energia-efizientziara hurbiltzeko, eta energia aurrezteko jarduketan eskatzaile izateko eta efektu bultzatzaile bat eragiteko posibilitatea erraztea.<\/li>\r\n\t<li>Berrikuntza-katalizatzaile gisa jardutea energia-efizientziaren sektorean.<\/li>\r\n\t<li>Modu efizientean laguntzea 2030ean energia aurrezteko amaierako helburua bete dadin.<\/li>\r\n<\/ul>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"col-md-5\"><img alt=\"\" data-src=\"\/assets\/mediaparkimetro.jpg\" class=\" lazyload\"><\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\r\n<div class=\"module-title text-center\">\r\n<h2 class=\"sidelines\"><span>Energia aurrezteko zer jarduketa bihurtu daitezke EAZ?<\/span><\/h2>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-12\">\r\n<p>Badago jarduketen katalogo bat, hau da, baliozko EAZ bat jaulkitzeko eskubidea ematen duten amaierako energia-aurrezpeneko jarduketa estandarizatuen zerrenda biltzen duen fitxa teknikoen multzoa.<\/p>\r\n\r\n<p>Urteko amaierako energia-aurrezpena zehazten duten espezifikazio xehatuak jasotzen dituen dokumentu bat dira fitxa teknikoak, aurrezpen hori kWh-tan neurtuta, jarduketa estandarizatu konkretu baten ezarpenaren bidez lortutakoa, hala nola leiho-aldaketa, galdara bat bero-ponpa batekin aldatzea, motor bat energia-efizientzia handiko motore batekin aldatzea, eta abar.<\/p>\r\n\r\n<p>Honako hauek egon daitezke EAZ sistemaren barruan:<\/p>\r\n\r\n<ul type=\"disc\">\r\n\t<li><strong>Jarduketa estandarizatua:<\/strong> bere ezaugarriengatik eta berezitasun teknikoengatik erraz erreplikatu daitekeena.<\/li>\r\n\t<li><strong>Jarduketa berezia:<\/strong> bere ezaugarriengatik eta berezitasun teknikoengatik katalogoaren fitxa batean barne hartu ezin daitekeena. Baliozko EAZ jaulkitzeko eskubidea eman ahalko dute ziurtagiriak egikaritzen direnean eta energia-aurrezpenen egiaztatzaile batek urteko energia-aurrezpenak berresten dituenean.<\/li>\r\n<\/ul>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\r\n<div class=\"module-title text-center\">\r\n<h2 class=\"sidelines\"><span>Nor da EAZ baten onuraduna?<\/span><\/h2>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-7\">\r\n<p>Energia-efizientzia egikaritu den instalazioen titularra, errentaria edo eskatzailea izanik sortutako amaierako energia-aurrezpenen inpaktu positibo bat lortzen duen pertsona fisiko edo juridikoa da. Adibidez, motor elektriko batzuk berritzen dituen enpresa bat edo galdara zahar bat bero-ponpa batekin ordezten duen herritar bat.<\/p>\r\n\r\n<p>Gertatu liteke onuraduna ez izatea amaierako energia-aurrezpena beretzat edo hirugarren batentzat lortzeko energia-efizientziako jarduketaren inbertsioa egiten duen izaera publiko edo pribatuko pertsona fisiko edo juridiko hura.<\/p>\r\n\r\n<p>Hori dela-eta, beharrezkoa da \u201c<strong><a href=\"\/assets\/media\/Convenio-CAE_final-5.docx\" target=\"_blank\">EAE Hitzarmen<\/a><\/strong>\u201d bat egotea, hau da, behartutako edo delegatutako subjektuak amaierako energia-aurrezpenaren jabearekin sinatutako akordioa, energia-aurrezpena kontraprestazio baten truke lagatzen dela ezartzen duena.<\/p>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"col-md-5\"><img alt=\"\" data-src=\"\/assets\/mediacaldera.jpg\" class=\" lazyload\"><\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\r\n<div class=\"module-title text-center\">\r\n<h2 class=\"sidelines\"><span>Zer sektoretan egin daitezke energia aurrezteko jarduketak?<\/span><\/h2>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-7\"><img alt=\"tranvia\" data-src=\"\/assets\/mediatranvia-bilbao.jpg\" class=\" lazyload\"><\/div>\r\n\r\n<div class=\"col-md-5\">\r\n<ul type=\"disc\">\r\n\t<li>Industria<\/li>\r\n\t<li>Bizitegiak<\/li>\r\n\t<li>Zerbitzuak<\/li>\r\n\t<li>Garraioa<\/li>\r\n\t<li>Nekazaritza<\/li>\r\n<\/ul>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\r\n<div class=\"module-title text-center\">\r\n<h2 class=\"sidelines\"><span>Zein dira EAZ sisteman inplikatutako agenteak?<\/span><\/h2>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-12\">\r\n<ul>\r\n\t<li><strong>Koordinatzaile Nazionala<\/strong>: MITERD Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioa.<\/li>\r\n\t<li><strong>Euskadiko kudeatzaile autonomikoa<\/strong>: EEE Energiaren Euskal Erakundea.<\/li>\r\n\t<li>Energia-aurrezpenen<strong> erakunde egiaztatzailea<\/strong>: ENAC erakundeak akreditatutakoak.<\/li>\r\n\t<li>Energia Efizientziako Betebeharren Sistema Nazionalaren arabera<strong> behartutako subjektuak<\/strong>. Energia-enpresak dira (gas eta elektrizitatea merkaturatzen duten enpresak, eta petrolio-produktuen eta PGLren handizkako operadoreak).<\/li>\r\n\t<li><strong>Delegatutako subjektuak<\/strong>: Koordinatzaile Nazionalak akreditatutako bitartekariak, EAZ lortzera behartuta dauden subjektuei laguntzeaz arduratzen direnak. <a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/agentes.html\">Delegatutako subjektuen zerrenda ofiziala<\/a><\/li>\r\n\t<li><strong>Aurrezkiaren jabea<\/strong>: EAZ bihurtu daitezkeen aurrezkiak sortu ditzakeen energia-efizientziako jarduketa baten inbertsioa egin duen pertsona edo enpresa da. Aurrezkien jabetza hirugarren bati laga ahal zaio kontraprestazio baten truke.<\/li>\r\n<\/ul>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\r\n<div class=\"module-title text-center\">\r\n<h2 class=\"sidelines\"><span>EAZ sistema aplikatzeko adibidea<\/span><\/h2>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-4\">\r\n<div class=\"border p-3\">\r\n<h3 class=\"text-center\">1<\/h3>\r\n\r\n<p>Sustatzaile batek \u2013A enpresak, adibidez\u2013 bere industria-prozesuan energia-aurrezpenak sortuko dituen jarduketa bat egitea dauka aurreikusita. Energia primarioko edo amaierako energiako aurrezpenak izan daitezke. Lehenengo azterketa baten ondoren, sortutako aurrezpena kuantifikatzen du MWh\/urte neurriaren arabera.<\/p>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"col-md-4\">\r\n<div class=\"border p-3\">\r\n<h3 class=\"text-center\">2<\/h3>\r\n\r\n<p>BS behartutako subjektu bat edo DS delegatutako subjektu bat energia aurrezteko jarduketak bilatzen ari da SNOEE Efizientzia Energetikoko Betebeharren Sistema Nazionalean bere betebeharrak bete ahal izateko. BSak urteko betebeharra du eta EAZ likidatuz bete dezake, edo, bestela, zuzenean ordaindu diezaioke EEFN funtsari.<\/p>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"col-md-4\">\r\n<div class=\"border p-3\">\r\n<h3 class=\"text-center\">3<\/h3>\r\n\r\n<p>A enpresa BS edo DS batekin jarri da harremanetan, eta biek <strong><a href=\"\/assets\/media\/Convenio-CAE_final-5.docx\" target=\"_blank\">EAZ Hitzarmen<\/a><\/strong> bat adostu dute eta horren arabera A enpresak bere aurrezkiak saldu dizkio BSari edo DSari jarduketa hasi aurretik. Jada egindako jarduketa baten ondoren ere saldu ahalko lizkioke sortutako aurrezkiak, betiere jarduketa 2023ko urtarrilaren 26tik aurrera hasi bada.<\/p>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row m-b-10\">\r\n<div class=\"col-md-4\">\r\n<div class=\"border p-3\">\r\n<h3 class=\"text-center\">4<\/h3>\r\n\r\n<p>Honela justifikatu ahalko da jarduketa:<\/p>\r\n\r\n<ol>\r\n\t<li>Ministerioak onartutako jarduketen fitxetan barne hartutako neurri estandarizatu bat edo bat baino gehiago.<\/li>\r\n\t<li>neurri berezia.<\/li>\r\n<\/ol>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"col-md-4\">\r\n<div class=\"border p-3\">\r\n<h3 class=\"text-center\">5<\/h3>\r\n\r\n<p>Hainbat alderdi jaso behar dira hitzarmenean, esaterako: A enpresari aurreztutako MWh\/urte neurriaren arabera ordaindutako diru-kopurua (\u20ac\/MWh), ordaintzeko modua, BSan edo DSan jarduketa egin izanaren egiaztagiriak entregatzea\u2026<\/p>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"col-md-4\">\r\n<div class=\"border p-3\">\r\n<h3 class=\"text-center\">6<\/h3>\r\n\r\n<p>Jarduketa egin ondoren, A enpresak aurrezkiengatiko konpentsazio ekonomikoa (ez da dirulaguntzatzat hartzen) jasoko du eta BSak edo DSak EAZ eskaera bat (urtean aurreztutako kWh-ak bezainbat) aurkeztuko du horretarako diseinatutako plataforman. Aurrezpen-ziurtagiriekin, bere obligazioa likidatu ahalko du, edo BSak edo DSak soilik sartu daitezkeen EAZ merkatuan erosi edo saldu.<\/p>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\r\n<div class=\"module-title text-center\">\r\n<h2 class=\"sidelines\"><span>EAZ eskaera<\/span><\/h2>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-12\">\r\n<p>2023ko urtarrilaren 26tik aurrera (egun hori barne) egikaritu diren, eta Energia Efizientziako Zuzentarauak eta gainerako araudiak ezarritako eskakizunak betetzen dituzten jarduketek EAZ sortu dezakete.<\/p>\r\n\r\n<p>Behartutako subjektuek eta delegatutako subjektuek soilik eskatu ahalko dute EAZ jaulkitzea, betiere aldez aurretik eskaerari dagokion edo dagozkion jarduerarako\/jardueretarako energia-aurrezpenaren egiaztatzaile batek emandako aldeko egiaztatze-irizpen baten ondoren.<\/p>\r\n\r\n<p>Jarduketa horiek estandarizatuak (katalogoan barne hartuta egonik erraz erreplikatu daitezkeenak) edo bereziak (konplexuagoak edo bereziak direnak, katalogoan barne hartu gabeak) izan daitezke.<\/p>\r\n\r\n<p>EAZ jaulkitzeko eskaera EAZ Sistemaren plataformaren bidez egin beharko da, gaur egun garapen-bidean dagoena. Kudeatzaile autonomikoak aztertuko du jaulkitzeko eskaeraren espedientea eta jaulkiko ditu, kasuan-kasuan, dagozkion Energia Aurrezpeneko Ziurtagiriak. Koordinatzaile Nazionalak inskribatuko ditu Erregistro Nazionalean jaulkitako Energia Aurrezpeneko Ziurtagiriak. Inskribatu ondoren, aurrezpen-obligazio baten aurka saldu, erosi eta likidatu ahalko dira Energia Aurrezpeneko Ziurtagiriak.<\/p>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\r\n<div class=\"module-title text-center\">\r\n<h2 class=\"sidelines\"><span>Fitxen katalogoa<\/span><\/h2>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-4 m-auto\">\r\n<ul>\r\n\t<li><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/catalogo-de-fichas\/catalogo-vigente-de-fichas\/industria.html\" target=\"_blank\"><strong>Industria-sektorea<\/strong><\/a><\/li>\r\n\t<li><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/catalogo-de-fichas\/catalogo-vigente-de-fichas\/terciario.html\" target=\"_blank\"><strong>Hirugarren sektorea<\/strong><\/a><\/li>\r\n\t<li><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/catalogo-de-fichas\/catalogo-vigente-de-fichas\/residencial.html\" target=\"_blank\"><strong>Bizitegi-sektorea<\/strong><\/a><\/li>\r\n\t<li><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/catalogo-de-fichas\/catalogo-vigente-de-fichas\/transporte.html\" target=\"_blank\"><strong>Garraio-sektorea<\/strong><\/a><\/li>\r\n\t<li><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/catalogo-de-fichas\/catalogo-vigente-de-fichas\/transporte1.html\" target=\"_blank\"><strong>Nekazaritza-sektorea<\/strong><\/a><\/li>\r\n<\/ul>\r\n\r\n<p class=\"text-center\"><a class=\"btn btn-lg btn-circle btn-brand\" href=\"\/assets\/media\/Catalogo-de-medidas-estandarizadas-Texto-carente-de-valor-juridico-v_1_2-2.pdf\" target=\"_blank\">Deskargartu katalogoa pdf<\/a><\/p>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\r\n<div class=\"module-title text-center\">\r\n<h2 class=\"sidelines\"><span>Lotutako araudia<\/span><\/h2>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-12\">\r\n<h3>EAZ Sistemaren funtzionamendua<\/h3>\r\n\r\n<p><a href=\"https:\/\/www.boe.es\/buscar\/act.php?id=BOE-A-2023-2027\" target=\"_blank\">36\/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, Energia Aurrezpeneko Ziurtagirien sistema bat ezartzen duena.<\/a><\/p>\r\n\r\n<p><a href=\"https:\/\/www.boe.es\/buscar\/act.php?id=BOE-A-2023-16734\" target=\"_blank\">TED\/815\/2023 Agindua, uztailaren 18koa, Energia Aurrezpeneko Ziurtagirien sistema bat ezartzen duen urtarrilaren 24ko 36\/2023 Errege Dekretua partzialki garatzen duena.<\/a><\/p>\r\n\r\n<h3>Neurri estandarizatuen katalogoa<\/h3>\r\n\r\n<p><a href=\"https:\/\/www.boe.es\/diario_boe\/txt.php?id=BOE-A-2023-16940\" target=\"_blank\"><strong>TED\/845\/2023 Agindua, uztailaren 18koa, energia-efizientziako neurri estandarizatuen katalogoa onartzen duena.<\/strong><\/a><\/p>\r\n\r\n<p><a href=\"https:\/\/www.boe.es\/diario_boe\/txt.php?id=BOE-A-2024-14816\" target=\"_blank\"><strong>2024ko uztailaren 3ko ebazpena, Energia Plangintza eta Koordinazioko Zuzendaritza Nagusiarena, energia-efizientziako neurri estandarizatuen katalogoa onartzen duen uztailaren 18ko TED\/845\/2023 Aginduaren I. eranskina eguneratzen duena.<\/strong><\/a><\/p>\r\n\r\n<p><a href=\"https:\/\/www.boe.es\/diario_boe\/txt.php?id=BOE-A-2024-21377\" target=\"_blank\"><strong>2024ko uriaren 14ko ebazpena, Energia Plangintza eta Koordinazioko Zuzendaritza Nagusiarena, energia-efizientziako neurri estandarizatuen katalogoa onartzen duen uztailaren 18ko TED\/845\/2023 Aginduaren I. eranskina eguneratzen duen 2024ko uztailaren 3ko ebazpenaren akatsak zuzentzen dituena.<\/strong><\/a><\/p>\r\n\r\n<p><a href=\"https:\/\/www.boe.es\/diario_boe\/txt.php?id=BOE-A-2024-23732\" target=\"_self\"><strong>2024ko azaroaren 8ko ebazpena, Energia Plangintza eta Koordinazioko Zuzendaritza Nagusiarena, energia-efizientziako neurri estandarizatuen katalogoa onartzen duen uztailaren 18ko TED\/845\/2023 Aginduaren I. eranskina eguneratzen duen 2024ko uztailaren 3ko ebazpena aldatzen duena.<\/strong><\/a><\/p>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\r\n<div class=\"module-title text-center\">\r\n<h2 class=\"sidelines\"><span>Ohiko galderak<\/span><\/h2>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n\r\n<div class=\"row\">\r\n<div class=\"col-md-5 m-auto\">\r\n<ul>\r\n\t<li><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/preguntas-frecuentes.html#certificado-de-ahorro-energetico-_cae_\" target=\"_blank\" title=\"Certificado de Ahorro Energ\u00e9tico (CAE)\"><strong>EAZ Energia Aurrezpeneko Ziurtagiria<\/strong><\/a><\/li>\r\n\t<li><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/preguntas-frecuentes.html#entrada-en-vigor\" target=\"_blank\" title=\"Entrada en vigor\"><strong>Indarrean hastea<\/strong><\/a><\/li>\r\n\t<li><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/preguntas-frecuentes.html#validez-y-contabilizacion-de-ahorros-de-un-cae\" target=\"_blank\" title=\"Validez y Contabilizaci\u00f3n de ahorros de un CAE\"><strong>EAZ baten baliotasuna eta aurrezpen-kontabilizazioa<\/strong><\/a><\/li>\r\n\t<li><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/preguntas-frecuentes.html#documentos-del-sistema-de-cae\" target=\"_blank\" title=\"Documentos del sistema de CAE\"><strong>EAZ sistemaren dokumentuak<\/strong><\/a><\/li>\r\n\t<li><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/preguntas-frecuentes.html#agentes-del-sistema-de-cae\" target=\"_blank\" title=\"Agentes del sistema de CAE\"><strong>EAZ sistemaren agenteak<\/strong><\/a><\/li>\r\n\t<li><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/preguntas-frecuentes.html#solicitud-de-acreditacion-como-sujeto-delegado\" target=\"_blank\" title=\"Solicitud de acreditaci\u00f3n como sujeto delegado\"><strong>Delegatutako subjektu gisa akreditatzeko eskaera<\/strong><\/a><\/li>\r\n\t<li><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/preguntas-frecuentes.html#obtencion-de-cae\" target=\"_blank\" title=\"Obtenci\u00f3n de CAE\"><strong>EAZ lortzea<\/strong><\/a><\/li>\r\n\t<li><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/preguntas-frecuentes.html#cumplimiento-de-la-obligacion-anual-de-ahorro\" target=\"_blank\" title=\"Cumplimiento de la obligaci\u00f3n anual de ahorro\"><strong>Urteko aurrezpen-betebeharra betetzea<\/strong><\/a><\/li>\r\n\t<li><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/preguntas-frecuentes.html#compatibilidad-de-los-cae-con-subvenciones\" target=\"_blank\" title=\"Compatibilidad de los CAE con subvenciones\"><strong>Energia Aurrezpeneko Ziurtagirien bateragarritasuna dirulaguntzekin<\/strong><\/a><\/li>\r\n\t<li><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/es\/energia\/eficiencia\/cae\/preguntas-frecuentes.html#otros\" target=\"_blank\" title=\"Otros\"><strong>Beste batzuk<\/strong><\/a><\/li>\r\n<\/ul>\r\n\r\n<p class=\"text-center\"><a class=\"btn btn-lg btn-circle btn-brand\" href=\"\/assets\/media\/Documento-de-FAQs-del-Sistema-de-CAE-v.1.1.pdf\" target=\"_blank\">Deskargatu pdf<\/a><\/p>\r\n<\/div>\r\n<\/div>\r\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Energia-aurrezpen berriak energia-efizientziako proiektuak eginez sortzeko premiatik sortzen da EAZ sistema, eta, hori horrela, EBrekin Energia Efizientziako Zuzentarauaren bidez hartutako bere betebeharrak beteko ditu Euskadik. Gainera, energia-efizientziako teknologietako inbertsioa errazteko asmoz sortzen da, sektore horren barruan merkatu bat bultzatuz. Hainbat faktorerekin lotutako katalogo batean barne hartutako aurrezpen-neurriak egikaritzean lortu ahalko dira Energia Aurrezpeneko Ziurtagiriak, hala [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":15733,"parent":22767,"menu_order":30,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"templates\/page-with-container.php","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"class_list":["post-6169","page","type-page","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/6169","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6169"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/6169\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15777,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/6169\/revisions\/15777"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/22767"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15733"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.eve.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6169"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}