Hemen zaude: Pribatutasun-politika
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Pribatutasun-politika eta datuak babesteko politika

EEEk, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren arloko indarreko legeriaren arabera, www.eve.eus webgunearen (aurrerantzean, webgunea) erabiltzaileei jakinarazten die zein den bere webgunean sartzeko erabiltzaileak bere borondatez ematen dituen datu pertsonalen tratamenduan aplikatuko duen Pribatutasun Politika eta Datuak Babesteko Politika.
 
Erabiltzaileak, EEEri izaera pertsonaleko bere datuak webgunearen inprimakien eta harremanetako atalaren bidez, kasuan kasu, dagokion onarpen-laukitxoa markatzearen bidez, espresuki ematen du baimena EEEk datu horiek trata ditzan Pribatutasun Politika eta Datuak Babesteko Politikako klausula honetan adierazitakoari jarraikiz.
 
EEEk webgunearen erabiltzaile guztiei jakinarazten die izaera pertsonaleko haien datuak egokiak, beharrezkoak eta ez-gehiegizkoak badira soilik erabili eta tratatuko direla, datuak zer esparrutan lortu diren eta legezko zer xede jakin eta esplizitutarako lortu diren aintzat hartuta betiere. Xede horretarako beharrezkoak edo egokiak ez diren unean, datuak ezereztuko dira, baita erabiltzaileak, ezerezteko eskubidea egikarituz, horrelakorik eskatzen duen unean ere.
 
Datuak babesteko arloan une bakoitzean indarreko legeria betetzeko konpromisoa adierazten du EEEk.
 
Emandako datu pertsonalak EEEk tratatuko ditu eta ondorengo informazioaren arabera erabiliko dira.
 

Izaera pertsonaleko zer datu biltzen ditugu webgunearen bidez?

Zure datuak bildu edo jaso ditzakegu webgunera egin duzun bisitaren bidez edo gurekin izan duzun interakzioaren eraginez harremanetarako inprimakia bete eta ondoren igortzearen bidez edo webgunean identifikatutako sare sozialetan gure profiletako webguneetan izandako zure interakzioaren ondorioz.
 
Zenbait kasutan, izaera pertsonaleko datuak zuzenean ematen ditu erabiltzaileak gure Newsletterrera edo albiste-buletinera harpidetzen denean, gaitutako kanalen bidez gurekin harremanetan jartzen denean, gure inkestei erantzuten dienean, sare sozialetako gure profiletara harpidetzen denean edo gurekin elkarreragiten duenean profil horien bidez hainbat komentario edo iritzi tarteko, edo profil bakoitzean argitaratutako edukiak partekatuta.
 
Beste kasu batzuetan, izaera pertsonaleko datuak zeharka lortzen dira erabiltzailetik helburu estatistiko soilekin gure webguneaz egiten duen erabilera aztertzeko cookieen erabileraren bidez edo balio erantsiko zerbitzuak emanez, hala nola gure bulegoak kokatzeko mapa (Kontsultatu gure Cookieen Politika).
 
Ondoren aurkezten dugun taulan informazio xehatuagoa aurkituko duzu izaera pertsonaleko datuen tratamenduari buruz, honako epigrafe hauek barnean hartuta:
 
  • Xede nagusiak: Zure datuak zer xederekin bildu behar ditugun identifikatzen da, hau da, zergatik tratatzen dugun zure informazioa.
  • Legitimazioa: Zure datuak tratatu ahal izateko gaitzen gaituen arrazoia zehazten da.
  • Kontserbazio-epeak: Kontserbazio-epe zehatza edo aldi hori zehazten duten irizpideak identifikatzen dira.
  • Hartzaileak: Zure kasuan, zure datuak zilegitasunez norekin partekatuko ditugun identifikatuko dugu.
  • Interesdunen eskubideak: Izaera pertsonaleko datuen tratamenduan interesdun gisa dituzun eskubideei buruzko informazioa ematen dizugu.
Tratamenduaren erantzulea

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA (EEE)
IFZ: Q5150001E, Urkixo zumarkalea, 36, 1. solairua, 48011, Bilbo (Bizkaia)
telefonoa: +34944035600
e-mail: comunicacion@eve.eus
kontaktua DBd: dpd@eve.eus

Xedeak
  • Kontaktu-inprimakia: eskatutako informazio-eskaera artatzea kontaktu-formularioaren bidez edo liburuen erostea..
  • Cookieak: erabiltzaile logina erregistratuta mantentzea, webgunearen erabilerari lotutako estatistika ematea, gure bulegoen kokapena eta antispam sistema (captcha).
  • Izaera komertzialeko komunikazioak igortzea, espresuki eskatutakoak (ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak).
Legitimazioa eta kontserbazioa Datuak tratatzeko oinarria erabiltzaileak datuak betetzean emandako baimenarekin, onarpen-laukitxoa markatzearekin eta inprimakia edo informazioa igortzearekin, komunikazioen igorpenera harpidetzearekin eta webguneko eremuen arteko nabigazioarekin uztartzen da.
  • Webgunean bildutako asterisko (*) batekin markatutako kontaktu-formularioen eremuak nahitaezko eremutzat hartzen dira zure eskaera artatzeko edo eman nahi diguzun informazioaren balorazioa egiteko. Era berean, cookieak instalatzea onartzen ez baduzu, ezin izango dituzu webgunearen analitika-zerbitzuak aktibatu edo gure bulegoen kokapen-mapa bistaratu.
  • Kontaktu-datuak gorde egingo dira harremanak dirauen bitartean eta datuak ezabatzea eskatzen ez den bitartean. Cookieei dagokienez, kontsultatu gure Cookieen Politika cookie bakoitzaren indarraldia identifikatzeko.
  • Sare sozialetako profil korporatiboko zure interakzioari lotutako datuak zure argitalpenak sare sozial horretan gaitzen dituzun epean gordeko dira.
Lagapenen eta nazioarteko transferentzien hartzaileak
  • Ez da aurreikusi zure daturik hirugarrenei lagatzea.
  • Webguneko analitika-zerbitzuen erantzuleak: Google LLCk emandako Google zerbitzuak dauzka gaituta webguneak. Erreminta hori erabiltzearen ondorioz erabiltzaileekin izaten den elkarreraginak datuen nazioarteko transferentzia eskatzen du, webgunearekiko datu analitiko eta teknikoena. EU-US Privacy Shield akordioaren babesean egingo da transferentzia. Informazio gehiago hemen: https://www.privacyshield.gov/participant?id=a2zt000000001L5AAI
  • Sare sozialen titularrak: Twitter, LinkedIn, Google+ eta YouTube sare sozialak erabiltzen ditu EEEk: Profil edo erreminta horiek erabiltzearen ondorioz erabiltzaileekin izaten den elkarreraginak datuen nazioarteko transferentzia eskatzen du, webgunearekiko eta sareetako profilekiko datu analitiko eta teknikoena, eta haien zerbitzarietan tratatzen ditu enpresak erabiltzaileek profil horien bidez ematen dituzten datuak.
Interesdunen eskubideak Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, eramangarritasuneko eta mugatzeko edo aurka egiteko eskubideak egikaritu ahalko dituzu lehen adierazitako helbidera idazki bidez zuzenduz
Emandako baimena kentzeko eskubidea dute interesdunek.
Kontrol Agintaritzari (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoa) erreklamatzeko eskubidea dute interesdunek: www.agpd.es / http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5213/es/).

Erabiltzailea izango da EEEk emandako datuen egiazkotasunaren erantzule bakarra.
 
EEEk arlo tekniko eta antolamendu-arloko beharrezko neurriak hartzen ditu izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horien aldaketa, galera eta baimendu gabeko tratamendua edo sarrera saihesteko, teknologiaren egoera, datuen izaera eta esposiziopean dauden arriskuak kontuan izanda.
 
Webguneak SSL (Secure Socket Layer) Ziurtagiria dauka, zure nabigatzailearen eta gure webgunearen arteko datuen transmisioan segurtasuna bermatzeko.
 
Zerbitzari seguruak ezartzen duen konexioari esker zifratuta transmititzen da informazioa, eta horrek informazioa erabiltzailearen eta webgunearen gailuarentzat soilik ulergarri izatea ziurtatzen du. Horrela, SSL protokoloa erabiliz, zera bermatzen da:
 
  • Erabiltzailea bere datuak webgunearen zentro zerbitzarira ari dela komunikatzen, eta ez beste edozein zerbitzaritara.
  • Erabiltzailearen eta webgunearen artean datuak zifratuta transmititzen direla, hirugarrenek irakurri edo erabili ahal izatea saihestuz.
Ingurune seguru batean dagoela egiaztatzeko, egiaztapen-webgunearen helbidearen hasiera https:// dela ziurtatu behar du bezeroak.

Webgunea segurutzat identifika dezake, halaber, bere nabigatzailearen helbide-barran giltzarrapo baten ikonoa agertzen denean.
 
Azkenik, SSL ziurtagiriaren presentzia ere egiazta dezake webgunearen propietateak bere nabigatzailean egiaztatuz, eta nabigatzailearen ezaugarriak kontsultatu beharko ditu horretarako.
 
Pribatutasun-politikan eta informazioaren administrazioaren praktiketan egindako edozein aldaketa dagokion moduan islatuko da, eta EEEk pribatutasun-politika hori gehitu, aldatu edo ezabatu ahalko du egoki iritzitakoan.
 
EEEk ez ditu ezein kasutan politikak eta praktikak aldatuko aurretik gordetako gure bezeroen datu pertsonalen babesean eraginkortasun urriagokoak izateko moduan, eraginpeko bezeroen aldez aurreko baimenik gabe.