CHARGE (Powering Green Transition) Europako proiektu bat da, Interreg Europe 2021–2027 programaren bidez finantzatua, Baltic Institute of Finland erakundeak gidatua eta Energiaren Euskal Erakundea (EEE) barne hartzen duen zazpi eskualdetako bazkideen partaidetzarekin. Proiektua 2025etik 2029ra garatuko da.
CHARGE proiektuaren helburu nagusia bateriei lotutako eskualdeko politikak hobetzea da, baterien garapen eta erabilera berritzailea, segurua eta jasangarria sustatuz, EBko Baterien Erregelamendu berria ezartzen laguntzeko eta karbono gutxiko ekonomia zirkular baterantz aurrera egiteko. Proiektuak bateriek energia berriztagarrien biltegiratzean, sarearen malgutasunean eta sistema elektrikoaren egonkortasunean duten funtsezko zeregina azpimarratzen du.
Horrez gain, honako helburu espezifiko hauek ditu:
- Eskualdeen arteko lankidetza eta jardunbide egokien trukea sustatzea baterien arloan.
- Baterien balio-kateari lotutako eskualdeko ekosistemak indartzea.
- Enpresen, ikerketa-zentroen eta administrazioen gaitasuna hobetzea Europako araudi berrietara egokitzeko.
- Energia-biltegiratzea, sarearen kudeaketa eta ekonomia zirkularra bultzatzen dituzten politika publikoak garatzea.
Euskaditik, EEEk CHARGE proiektuan parte hartzen du ikaskuntzak Energia Trantsiziorako eta Klima Aldaketarako Euskadiko Estrategiarekin lerrokatuz, eta baterien zeregina indartuz euskal sistema energetikoan.