Zerbitzuen karta – EVE
Menua
Agencia Energética del Gobierno Vasco

Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699

Zerbitzuen karta

Zerbitzuen Karta honek jasotzen ditu Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen dituen laguntza-programetan herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak, bai bere funtsekin, bai Europar Batasunetik datozenekin, eta zerbitzu horien prestazioari lotutako kalitate-konpromisoak ezagutarazten ditu, etengabeko hobekuntzaren kultura aplikatzeko asmo sendoarekin.

Energiaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasun Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, Eusko Jaurlaritzaren energia-agentzia da. Bere misioa honako hau da:

  • Euskadiko energia-estrategiak proposatzea, horniduraren bermea, kostuen lehiakortasuna, jasangarritasuna eta garapen teknologikoa irizpidetzat hartuta.
  • Estrategia horien garapenean aktiboki parte hartzea eta haien helburuak lortzen laguntzea.

Argibide gehiago (PDF)