
Euskal Autonomia Erkidegoko jasangarritasun ekonomikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 legeak betebehar jakin batzuk agintzen dizkie euskal administrazio publikoei, efizientzia energetikoa hobetzearen alde jarduteari eta eraikin, argiteria publikoko instalazio eta ibilgailuetan energia berriztagarriak erabiltzeari dagokienez.
- 4/2019 legeak administrazio publikoei agintzen dizkien betebehar nagusiak
- Jardunen egutegia.
- Eraikin eta instalazioen inbentarioa.
- Erreferentziazko oinarri-urtea.
- Erregai alternatiboak ibilgailuetan.
- Toki-administrazioen jasangarritasun energetikorako laguntzak.
- Zerga-pizgarriak eraginkortasun energetikoari Euskadiko udalerrietan.
4/2019 Legeak administrazio publikoei agintzen dizkien betebehar nagusiak
Energia-aurrezteko helburuak.
2050erako energia-kontsumoa % 60 murrizteko helburua ezarri da, eta 2030erako % 35eko murrizketa, oinarri-urte baten aldean. Eraikin, argiteria publiko eta ibilgailuekin lotutako helburuak dira.
Jasangarritasun energetikoa lurralde-antolamenduko eta hirigintzako politiketan integratzea.
Lurralde-planetarako (antolamendua, partzialak, sektorialak) eta garraio-planetarako (errepideak, azpiegiturak, etab.) jasangarritasun energetikoari buruzko azterlan bat eskatzen da.
Jasangarritasun energetikorako batzordea.
Administrazio publiko guztietan jasangarritasun energetikorako batzorde bat edo antzeko bat sortu behar da jasangarritasun energetikoko jardun-planak edo inbentarioak onartzeko, neurri eta helburuak ikuskatzeko eta jardunen garapenaren inguruan informatzeko.
Eraikin, mota guztietako instalazio (argiteria publikoa, igogailu publikoak, iturri-ponpak eta eskailera mekanikoak, besteak beste) eta ibilgailuen inbentarioa.
Eraikinen inbentarioan, eraikin bakoitzaren azalera erabilgarria, kalifikazio energetikoa eta energia-kontsumoa adierazi behar dira. Inbentarioa publikoa izango da.
Kontsumoen kontrola.
Eraikin eta instalazio guztietan energia-kontagailuak ezarriko dira, teleneurri eta guzti, informazioa zentralizatuta eta hilabete-oinarriaren araberako urteko kontrola ezarrita.
Eraikinen eta argiteria publikoaren auditoria energetikoa.
Nahitaezkoa lau urtean behin 70 kW-tik gorako potentzia termikoa duten eraikinetarako eta kanpo-argiteria publikorako.
Jasangarritasun energetikoan jarduteko planak.
Administrazio publiko guztiek egin behar dituzte beren eraikin, instalazio eta ibilgailuetarako, diagnostiko bat, estrategien definizioa eta herritarren parte-hartzea barne.
Energia elektrikoa erostea.
Eskuratutako energia elektrikoaren % 100ek jatorri berriztagarria eduki behar du, lizitazio berrietarako. Pleguetan ETEen eta kooperatiben konkurrentzia bermatuko da, eta konpainia merkaturatzailearen onura soziala eta produkzio elektrikoaren hurbiltasuna hartuko dira kontuan.
Energia berriztagarriak.
2030. urterako, eraikinek energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioak eduki beharko dituzte, beren kontsumoaren % 32 hornitzeko nahikoak.
Instalazio, ekipamendu eta ibilgailuak berritzea.
Administrazio publikoek errendimendu energetiko handiko produktu, zerbitzu eta eraikinak eskuratu behar dituzte, efizientzia klase altuenetakoak, bideragarritasun ekonomikoa, egokitasun teknikoa eta behar adinako lehia izatea kontuan hartuta.
Eraikinen kalifikazio energetikoa.
Kalifikazio energetikoaren berri ematen duen etiketa erakusgai jarri behar da eraikin guztietan; lehendik dauden eraikinei dagokienez, 2030. urtean B kalifikazioa lortu behar da haren jabe ez diren eraikinen % 40an. Eraikin eta erreforma integral berriek ia ez dute energiarik kontsumituko, hau da, eraikuntzaren kode teknikoaren betekizunak beteko dituzte.
Erregai alternatiboak.
2020tik aurrera eskuratutako ibilgailu guztiek (baita renting edo leasing modalitateetakoek ere) erregai alternatiboak erabili behar dituzte, baita errepide bidezko garraio-zerbitzu publikoak ere.
Mugikortasun jasangarria.
Karga elektrikoko guneak eta bizikleten aparkalekuak jarri behar dira eraikin berrietan, eta erabilera publikoko karga elektrikoko guneak hiri-ingurunean. Bizikletak erabili eta aparkatzeko erraztasunak eman behar dira, eta mugikortasun-planak egin 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, baita hiriarteko mugikortasun-planak ere, lurraldeko gainerako udalerrietan.
Beste betebehar batzuk.
2 urtean behin, administrazio bakoitzaren txosten bat argitaratzea. Kudeatzaile eta teknikariak prestatzea. Prestakuntza Plana Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailari informazioa ematea ekintza-planen onarpenaren gainean.
Administrazio publikoei buruzko 4/2019 Legearen jardunen egutegia

2019/03/01.
Legea indarrean hastea2019/12/01.
Erreferentziazko oinarri-maila2020/01/01.
Ibilgailu alternatiboak2020/03/01.
Jasangarr. BatzInbentarioa .
Jardun Plan Orokorra.
Teleneurria.
Ziurtagiri energetikoa.
Prestakuntza-plana.
2021/03/01.
Auditoriak.Mugikortasun Planak.
Eraikin, instalazio eta ibilgailuen inbentarioa
Eraikin, instalazio eta ibilgailuen inbentarioa egiteko txantiloia
Kontsumo-adierazleak neurtu ahal izateko, beharrezkoa da udalerriko energia-kontsumo guztien inbentario zehatz bat izatea. Eraikin eta instalazioen inbentario bat eduki behar da, argiteria publikoa eta ibilgailuak barne, eta energia elektrikoa, gas naturala eta beste erregai batzuk kontsumitzeko gune guztiak zehazki non dauden jakin behar da.
EEEk borondatez erabiltzeko moduko txantiloi bat sortu du, udal txikiei beren inbentarioaren eta hileko energia-kontsumoen erregistroa eramaten laguntzeko.
Excel txantiloia, eraikin, instalazio eta ibilgailuetarako aproposa
Energia-kontsumoak kontabilizatzea eraikin eta instalazioetan
Eraikin baten urtebeteko kontsumo osoa kalkulatzeko, energia-hornigai bakoitzaren informazioa eduki behar da, sareko energiak (elektrizitatea, gas naturala, PGL kanalizatua) zen saretik apartekoak —kanpokoak (biomasa, gasolioa, etab.), edo eraikinean bertan sortutakoak (eguzki-energia termikoa, fotovoltaikoa)— barne.
Honako irizpide hauei jarraituko zaie energia horiek kontabilizatzeko:
Energia elektrikoa
Sareari erositako energiari eraikinean sortu eta autokontsumitutako energia gehitzearen batura izango da energia elektrikoaren kontsumo totala.
Energia elektriko berriztagarria kalkulatzeko, 4/2019 Legearen 17.3 artikulua betetzea jomugan:
- Sareari berriztagarriaren ziurtagiriekin erositako energia elektrikoa ez da kontabilizatzen kontsumitutako berriztagarrien ehunekoa kalkulatzean.
- Eraikin berean sortutako jatorri berriztagarriko energia elektrikoa kontabilizatuko da kontsumitutako berriztagarrien ehunekoa kalkulatzean, autokontsumorako izan zein sare elektrikora esportatzeko izan.
Gas naturala
Kontsumoak kWh-tan eta metro kubikotan (Nm3) agertzen dira fakturan, eta kostua, berriz, eurotan. Fakturatik zuzenean kWh-tan emandako kontsumoak hartzea komeni da, metro kubikotan emandakoak hartu beharrean.
Eguzki-energia termikoa
Energia-kontagailu egokirik ez badago, eguzki-produkzio termikoa kalkulatuko da panelen metro karratuen eta erabilera-orduen arabera, horrela eraikinean sortutako berriztagarriak kalkulatzeko, instalazioa jardunean badago betiere. Horrela kalkulatutako energia eraikinaren beste kontsumo bat izango da.
Eguzki-energia fotovoltaikoa
Eraikin batean eguzki-produkzio fotovoltaikoa kontagailu bidez neurtuko da, autokontsumitua eta esportatua bereiziz.
Energia elektriko berriztagarria kalkulatzeko, 4/2019 Legearen 17.3 artikulua betetzearren, eraikin batean sortutako energia fotovoltaikoa kontabilizatuko da kontsumitutako berriztagarrien ehunekoa kalkulatzean, autokontsumorako izan zein sare elektrikora esportatua izan.
Geotermia eta aerotermia
Aprobetxatutako energia berriztagarria kalkulatzeko, sistema geotermikoak sortutako ur bero sanitario eta berokuntzaren energia erabilgarria neurtu edo kalkulatuko da, eta kantitate horri kenduko zaio bero-ponpak kontsumitutako energia elektrikoa. Ondoriozko energia berriztagarria eraikinaren beste kontsumo bat izango da, eta kontuan hartuko da kontsumitutako berriztagarrien ehunekoa kalkulatzean. Aerotermiarako, SPF koefizienteak 2,5 edo handiagoa izan behar du .
Biomasa
Biomasa-kontsumoa bere osotasunean kontabilizatu ahalko da kontsumitutako berriztagarrien ehunekoa kalkulatzeko, biomasa horren jatorria edozein izanik ere. Biomasa-kontsumoa BBAko kWh-tan adieraziko da.
Produkzio berriztagarriko bestelako instalazioak, eraikin bati lotuta ez daudenak
Administrazio publiko baten jabetzakoak izaki eraikin bati lotuta ez dauden instalazio berriztagarrietan (hidroelektrikoak, eolikoak, fotovoltaikoak…) sortutako energia elektrikoa kontuan hartu ahal izango da administrazio publikoak kontsumitutako berriztagarrien ehunekoa kalkulatzean.
Instalazioaren jabetza partekatua bada, administrazio publikoak instalazioaren jabetzan duen parte-hartzeari dagokion ehunekoa aplikatuko da.
Unitateak eta bihurketa-faktoreak
Bihurketa-faktoreak hainbat faktoreren mendean daude, baina kalkuluak sinplifikatzeko hobe da honako balio hauek erabiltzea.
Bihurketa-faktoreak | Berotze-ahalmena (orientagarriak) |
---|---|
Gasolioa | 10 kWh/litroa |
Gasolina | 9,2 kWh/litroa |
PGL | 12,8 kWh/kg |
Gas naturala | 11,7 kWh/Nm3 |
Gas naturalerako informazioa, ahal dela, fakturetatik zuzenean hartuko da kWh-tan, inolako eraldaketarik egin beharrik ez izateko.