SIRENERGY – EVE
Menua
Agencia Energética del Gobierno Vasco

Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699

Proiektuak

SIRENERGY

Leartibai Fundazioa buru duen eta 2023ko martxotik 2027ko otsailera bitartean garatuko den INTERREG Europe programak finantzatutako proiektua da SIreNERGY INTERREG EUROPE energia berriztagarrietako gizarte-berrikuntzako proiektua.

Estatuko eta eskualdeko politikak hobetzea da proiektuaren helburua landaguneetako iturri berriztagarrietatik datorren energia-kuota handitzeko, tokiko kontsumitzaileen informazioaren hobekuntza bultzatuz eta autokontsumitzaileak gaituz elektrizitatea sortzeko, biltegiratzeko, kontsumitzeko eta saltzeko.

Honako helburu espezifiko hauek ere lortu nahi dira proiektua garatuz:

  • Energia berriztagarrien estrategiak udal-arloko, eskualdeko eta Estatuko garapen ekonomikoko estrategietan integratzea tokian tokiko potentziala eta premiak islatzeko.
  • Energia berriztagarriak landaguneetako hornidura-kate nagusietan integratzea, hala nola nekazaritza, basogintza, fabrikazio tradizionala eta turismo ekologikoa.
  • Tokiko gizarteak proiektua onartuko duela bermatzea, tokiko komunitateei energia berriztagarriak karbono gutxiko energia-alternatiba gisa erabiltzeak duen onura azalduz, eta komunitateak energia horien diseinu-prozesuan, finantzaketan edo kudeaketan inplikatuz.
  • Energia-kontsumitzaileek energia berriztagarrien iturri berrien garapenean agente aktibo gisa duten parte-hartzea areagotzea.
  • Energia berriztagarrien proiektuak sortzeko dinamika sinergikoak sustatzea, landa-inguruneko baliabide naturalak, inplikatutako agente guztiak eta abiarazitako gainerako proiektuak kontuan izanda.

Informazio gehiago

Urban Klima 2050
/var/www/vhosts/eve.eus/httpdocs