Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Nor gara

Eusko Jaurlaritzak eratu zuen Energiaren Euskal Erakundea (EEE) 1982. urtean, eta energia-politikaren oinarriak finkatu zituen. Oinarri horiek, garaian garaiko egoerara egokituta, energia-eraginkortasuna, gure energia-iturrien ugaritzea eta energia berriztagarrien sustapena izan dira.

Harez geroztik, Eusko Jaurlaritzak ezarritako politiken ildotik, hainbat egitasmo eta ekimen garatzen dituen euskal energia agentzia da.

MisiOA

Energiaren Euskal Erakundea (EEE) Eusko Jaurlaritzaren energia agentzia da eta honako misioa hau du:

  • Euskadiko energia estrategiak proposatzea, horniketa-bermearen, kostuetan lehiakortasunaren, iraunkortasunaren eta garapen teknologikoaren irizpideak aintzat hartuta.
  • Estrategien garapenean parte hartze aktiboa izatea eta horietan zehaztutako helburuak lortzen laguntzea.

Horretarako Eusko Jaurlaritzari aholku eta zerbitzuak ematen dizkio eta energiaren eta geologia-meatzaritza baliabideen gaietan lanak egiten ditu. Horretaz gain, erakunde eta enpresak suspertu eta inplikarazteko, zenbait egitasmotan hartzen du parte eta haren estrategiak gidatzen dituzten balioak eta irizpideak zabaltzen ditu gizartean.

Pertsonen lidergoan, konpromisoan eta kualifikazio teknikoan oinarritzen da Energiaren Euskal Erakundearen jardun gaitasuna. Horrekin batera, dituen baliabideen planifikazioan eta kudeaketa eraginkorrean datza gaitasuna.

Ikuskera

Euskadin Energiaren Euskal Erakundeak erreferentzia erakunde izaten jarraitu nahi du energiaren alorrean, energia-eraginkortasuna hobetzeko, energia berriztagarriak sustatzeko eta horniketa-bermea bideratzeko egiten duen lanari esker. Era berean, Euskadi energiaren alorrean ezagutza-gune gisa eta industria erreferentzia kokatzeko lidergoa sendotzen jarraitu nahi du. Horretarako, jardun hau garatzen du:

  • Ikuskera horrekin bat datozen interes taldeekin batera, proiektu bereziak sustatzen ditu.
  • Egiten dituen energiaren alorreko inbertsioen bidez merkatu-aukerak sorrarazten ditu, Euskadiko enpresa ehunak aprobetxatzeko.
  • Energiaren inguruko balioetan gizarteari irizpideak ematen dizkio.
  • Eusko Jaurlaritzaren helburuak betetzen laguntzen du.
  • Lankidetza publiko-pribatuaren bitartez.
 

Helburuak

Eusko Jaurlaritzaren espektatibak betetzea

 

Energia

  • Energia aurrezten laguntzea
  • Energia iturri berriztagarrien bidezko sorkuntzan laguntzea.
  • Energia horniduraren segurtasunari eusten laguntzea.
 

Garapen teknologikoa

Euskadi energiaren alorrean ezagutza-gune gisa eta industria erreferentzia kokatzea.

 

Baliabide ekonomikoak

Autofinantzaketa bermatzeko baliabide ekonomikoak lortzea.

 

Gizartea

Definitutako estrategiarekiko koherentziaz balioak eta gizarte iritzia zabaltzea edo sortzea.

Kalitatea

Energiaren Euskal Erakundearen kalitate politika urtero berraztertzen da, haren helburuak erronka, arrisku eta aukera berrietara egokitzeko xedez. Hartara, helburu horien indarraldia noiznahi bermatzen da.

Irizpide horren arabera, honako printzipio hauek ezarri dira:

  • Gure zerbitzuen kalitateari eustea.
  • Prozesuetara bideratutako ikuspegia eta arriskuetan oinarritutako pentsamendua sustatzea.
  • Kudeaketa integralaren kultura eratzea zerbitzuaren kalitatea, ingurumenaren babesa eta gure langileen segurtasuna eta osasuna oinarri hartuta; langileak trebatzen eta adoretzen xede hauen inguruan:
    • Gure interes talde guztien erabateko gogobetetzea.
    • Lanean segurtasun eta osasun maila handia eskuratzea.
  • Kalitate, Ingurumen eta Lan Arriskuen Prebentzioaren politikaz, programez eta helburuez informazioa ematea erakundearen barruan, eta, aldi berean, parte hartzeko, sentsibilizatzeko, ezagutzeko eta modu teorikoan zein praktikoan prestakuntza jasotzeko jarduerak eta ekintzak bultzatzea.
  • Kalitate, Ingurumen eta Lan Arriskuen Prebentzioari lotutako legezko eskakizunak betetzeko konpromisoa onartzea, baita kudeaketa-sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzekoa ere.
  • Gure jarduna garatzea, une orotan, erakundea osatzen duten pertsonen osasuna zainduz.

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.