Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699
i-DErekin autokontsumorako instalazioak tramitatzea prozesu konplexua da, eta fase desberdinak gainditu behar dira onartu eta azken konexioa egin arte. Izapide horiek errazteko eta homogeneizatzeko, Euskadiko Autokontsumo Mahaiak lan handia egin du inplikatutako eragile guztiak batzeko eta adostasuna lortzeko, ezinbesteko izapide horiek ezagutzeaz gain, ahal den neurrian bizkortzeko eta potentzia berriztagarri berria martxan jartzeko.
Jardunaldi honek amaiera emango dio Euskadiko Autokontsumo Mahaiak egindako lanari, eta sektore fotovoltaikoko profesionalei autokontsumo instalazioak i-DErekin izapidetzeko prozesuaren gako nagusiei buruzko kontsulta-dokumentuak eta -gidak jakinaraziko dizkie.
| 09:30 | Irekiera: Autokontsumoa Euskadin.
|
| 10:00 | Autokontsumoa izapidetzeko prozesuaren ikuspegi orokorra Carlos Gomes, i-DE. |
| 10:20 | Izapidetze-prozesuaren etapak: funtsezko puntuak eta jardunbide egokiak. Andrés Lucendo / Teresa Bas, i-DE. |
| 11:40 | Kaferako atsedenaldia. |
| 12:15 | Izapidetzen laguntzeko gida eta dokumentu berriak. Andrés Lucendo / Teresa Bas, i-DE |
| 12:30 | Mahai-ingurua. Autokontsumorako instalatzaileen elkarteen ikuspegia: Moderatzailea: Ainhoa Etxeandia, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetikoa eta Iraunkortasun saileko teknikaria.
|
| 13:15 | Jardunaldiaren amaiera. |