Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699

Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak, Aire Girotze Gailuen Ekoizleen Elkartearen (AFEC) eta Eraikuntzaren Euskal Klusterraren (ERAIKUNE) laguntzarekin, Bero ponpa. Euskadiko klimatizazioa deskarbonizatuz jardunaldiaantolatu dute. Horretan teknologiak eskaintzen dituen azken aurrerapenak, dauden laguntzak eta eremu publiko eta pribatutik garatzen ari diren proiektuak euskal gizartearen artean zabaltzeko.
Bero-ponparen teknologia benetako iraultza bizitzen ari da, Europako ekoizle handi guztiak errendimendu oso handiko ekipo berritzaileak, kostu txikiagokoak, prestazio-zerbitzu handiagoak eta erosotasun hobeagokoak merkaturatzen ari bait dira. Horren ondorioz, gobernuek ia etxebizitza berri guztietan ezartzeko agindua eman dute eta errekuntza-galdarak pixkanaka berritzeko sustapena egin dute, hala nola 2019ko abenduaren 28an indarrean jarri zen EKTaren azken aldaketa (esteka).
Laguntzen arloan, horiek sustatzen lagundu dezakete, gobernuak abuztuaren 4an onartutako 300 milioi euroko zuzkidura duen eta autonomia erkidegoen artean banatuko den PREE programa, abuztuaren 14an onartutako Renovation Wave Strategy programa eta Euskal Energiaren Erakundearen diru-laguntza programa.
Bero-ponpa Europan finkatu diren hiru helburuak modu zuzenean betetzen laguntzen dituen teknologia izanik: