Eguzki-autokontsumoa industrian – Bilbo – EVE
Menua
Agencia Energética del Gobierno Vasco

Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699

Jardunaldiak

Eguzki-autokontsumoa industrian – Bilbo

Deskribapena

Autokontsumo industriala funtsezko tresna da gaur egun Euskadiko industrian eredu energetikoaren aldaketan aurrera egiteko. Eguzki-autokontsumoak hornidura-bermea, aurreikusgarritasuna eta kontsumitutako energiaren prezioen egonkortasun handia eskaintzen die enpresei, eta horrek haien lehiakortasunari mesede egiten dio.

Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen energia-agentziaren bidez, industrian energia berriztagarria sortzeko sistemak ezartzearen kostuaren % 65era irits daitezkeen laguntzak ditu. Horrek guztiak, etorkizun industrialean eta ehun ekonomikoaren Trantsizio Energetikoan inbertitzeko aukera ematen du.

Jardunaldia CEBEK, Bilboko Ganbera eta FVEMekin elkarlanean egingo da.

Norentzat

Jardunaldia energia-faktoreak kostu finkoetan pisu handia duen edozein sektoretako industria-enpresa guztiei zuzenduta dago. EEEk egoera eta bideragarritasun ezberdinak aztertuko ditu hori egiten duen enpresa ororekin. Horretarako, B2B bilerak aurreikusten dira aurrez hitzordua eskatuta saioa amaitzean.

Egitaraua

10:00 Jardunaldiaren hasiera. Autokontsumo industriala euskal industrian eredu energetikoa aldatzeko palanka gisa.
Fran Azpiazu, CEBEKeko idazkari nagusia.
Mikel Arieta-Araunabeña, idazkari nagusia, Bilboko Merkataritza Ganbera.
Mikel Amundarain, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.
10:20 Autokontsumorako laguntzen eskaerak aurkezteko gakoak.
Luis de Velasco, Energiaren Euskal Erakundea.
10:40 Industria-enpresa gonbidatua: ITP AERO. Autokontsumo industrialeko jardunbide egokien adibidea.
11:00 B2B bilerak enpresekin (aurretiko hitzordua behar da).
12:00 Jardunaldiaren amaiera.
/var/www/vhosts/eve.eus/httpdocs