Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699
ATELIER proiektua (www.smartcity-atelier.eu) Amsterdam eta Bilboko energia positiboko barrutien (PED district) bideragarritasuna erakusten duen proiektua da. PED kontzeptua hiri-irtenbide adimendunetan oinarritzen da, ikuspuntu teknikotik, finantzariotik eta baita gizarte mailako ikuspuntutik ere. ATELIERek lankidetza-espazioak sortu nahi ditu inplikatutako eragile guztien artean: agintari publikoak, unibertsitateak, herritarren elkarteak, etab. Jardunaldi honek proiektuari lotutako kontzeptuak azaltzen lagunduko du.
Kontzeptu horien artean, Bilboko hiriaren 2050eko ikuspegia aurkitzen da. Bilboko Udala 2030-2050 Energia Plana definitzen ari da eta honako kontuak argitu beharko ditu:
Bero-eskariaren elektrifikazioa, bero-ponpan oinarritua, deskarbonizazioa lortzeko tresnetako bat da, energia berriztagarriak gehiago erabiliko baitira elektrizitatea sortzeko sisteman. Energia eta Klimaren Plan Nazional Integratuaren (PNIEC) arabera, sortutako elektrizitatearen % 74 energia berriztagarrietatik eratorriko da.
Horrela, jardunaldian aurkeztuko dira, ATELIER proiektuaren barruan, Bilboko eraikin parkearen deskarbonizazio-estrategiak definitzeko, bai eta 2050erako helburua betetzeko (neutraltasun klimatikoa) eraikinen eskaria elektrifikatzeko irtenbide teknikoak ere.
Azkenik, instalazioak diseinatzean bero-ponpa bero-sorkuntzako elementu gisa erabili duten kasu praktikoak aurkeztuko dira.
| 11:00 | Sarrera. Iñaki Bóveda, Energia Berriztagarrien eta Baliabideen Aprobetxamenduaren arloko arduraduna. Energiaren Euskal Erakundea |
| 11:05 | Bilboko eraikin parkea karboigabetzeko estrategiak. Patxi Hernández, energia-plangintzarako ikertzaile seniorra. TECNALIA |
| 11:20 | Eraikinen eskaria elektrifikatzeko irtenbide posibleak 2050. helburua betetzeko: emisio neutroak. Ricardo García, Batzorde Teknikoko lehendakariordea. ATECYR |
| 11:40 | KASU PRAKTIKOAK |
| Arkauteko Nekazaritzako Elikagaien Campuseko klimatizazio-sistema birgaitzea, Geotrukearen bidez. Ane Sáinz-Trápaga, Geotermiako Azterlan eta Proiektuen arduraduna. TELUR Bero-ponpa aire-ur indibiduala lehendik dagoen etxebizitza batean. Geotermiaren hibridazioa Aerotermiarekin. Zallako suhiltzaile-etxea. Etxeko ur beroaren aireztapena, klimatizazioa eta ekoizpena konbinatzeko sistema, etxebizitza eraginkorretarako. Aire/ur bero-ponpa, berokuntza eta ur bero sanitarioa ekoizteko sistema nagusia Egoitza sektorean (HAPPENING proiektua). |
|
| 12:55 | Turno de preguntas |
