Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699
Webinar formatuko jardunaldia, mugikortasuna eta salgaien eta pertsonen garraioa aldatzea ahalbidetuko duten ekimen berritzaileak aplika ditzaketen enpresa eta erakundeei zuzendua. Mugikortasun arrazionalagoa, energia-kontsumo txikiagoa eta fakturetan aurreztea ahalbidetu dieten esparru eta sektore desberdinetako enpresen bost proiektu erakutsiko dira. Gainera, ekimen horiek Energiaren Euskal Erakundearen laguntza-programen laguntza izan dute.
Mugikortasun iraunkorra posible da esparru guztietan, dagoeneko arrakastaz funtzionatzen ari diren eta, aldi berean, beste sektore batzuetan aplikatzeko ekimen berriak eragin ditzaketen ereduak aplikatuz.
Jardunaldi honek hainbat eremutako enpresek garatutako proiektuak aurkezten ditu, hala nola garraio astuna, aisialdirako pertsonen mugikortasuna eta txikizkako garraioa. Adibide horien bidez, beste eragile batzuek bat egin dezakete mugikortasunerako energia-kontsumoaren paradigma-aldaketarekin. Izan ere, mugikortasunaren egoera aldatzeko mugitu egin behar dira, baina modu iraunkorran.
Jardunaldiaren egitaraua
| 10:00 | Irekiera | Iñigo Ansola Kareaga. Energiaren Euskal Erakundea, zuzendari nagusia. |
| 10:10 | Gas naturala garraio astuneko enpresa batean. | Fran eta Paco Cobo. Transordizia. |
| 10:25 | Salgaien garraio jasangarria eta bizikleta-taxi zerbitzua triziklo elektrikoetan. | Daniel Ruiz. Txita Txirrindak. |
| 10:40 | Kirol-klubek sortutako mugikortasunaren kudeaketa kolaboratiboa eta optimizatua. | Dan Lertxundi. Kirol Busean Elkarrekin. |
| 10:55 | Ekokilometroak sariarekin. | Lander Díaz de Gereñu. ULMA S. Coop Taldea. |
| 11:10 | Autobusak eraginkortasunez gidatzea. | Antonio Vasco. Acha Movilidad Taldea. |
| 11:25 | Galderak. | |
| 11:30 | Jardunaldiaren amaiera. | |