Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699
WEBINAR formatuko jardunaldia, Euskadiko toki-administrazioetako langileei zuzendua, autokontsumo partekatuan eta energia-komunitateetan sakontzeko eta energia berriztagarrien helburuak betetzeko egiten duten ekarpenean sakontzeko.
Energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan jasotakoaren arabera, autokontsumorako modalitateak azalduko dira, tokiko administrazioek abian jarritako autokontsumorako instalazioen adibideak barne. Era berean, autokontsumorako instalazioak legeztatzeko prozesua azalduko da.
Bestalde, Energia Erkidegoen kontzeptua eta horietan toki-administrazioek duten parte-hartzea sakonduko dira.
| 10:00 | Irekiera Iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren helburuak tokiko administrazioentzat, 4/2019 Legearen arabera. Álvaro Pérez de Laborda. Energiaren jasangarritasuna administrazioan, Energiaren Euskal Erakundea. |
| 10:10 | Zer da energia-komunitatea? Natalia Díaz de Arcaya. Banakako sorkuntza eta eskariaren kudeaketa, Energiaren Euskal Erakundea. |
| 10:20 | Autokontsumoa, energia elektrikoaren autokontsumoari buruzko 244/2019 ED erregulazio-esparruaren arabera.
Manu Ibeas. Banakako sorkuntza eta eskariaren kudeaketa, Energiaren Euskal Erakundea. |
| 10:40 | Adibideak. Azterketa teknico-ekonomikoa. Oscar Puche. Banakako sorkuntza eta eskariaren kudeaketa, Energiaren Euskal Erakundea. |
| 10:55 | Autokontsumorako instalazioak legeztatzeko prozesua. Ana Sampedro. Eusko Jaurlaritza. |
| 11:10 | Tokiko administrazioek Energia Erkidego batean edo Autokontsumo Kolektibo batean parte hartzea. Gomendio juridikoak. Iker Alaña. Zerbitzu Juridikoak, Energiaren Euskal Erakundea. |
| 11:20 | Galdera txanda. |
| 11:30 | Jardunaldiaren amaiera. |