-
70eko hamarkada
![Ekoizpena altzairutegi batean.]()
Petrolioaren krisiak munduan
Euskadin gabezia handi-handiak energia aldetik.
(Energia kontsumoa ez eraginkorra, petrolioaren mendekotasun handia eta sortzeko ahalmen mugatua). -
1980 – 1990
![Bilboko hiriaren ikuspegi panoramikoa.]()
Euskal energia politikaren hastapena
1979ko Euskadiko Autonomia Estatutua (Gernikako Estatutua) onartu eta gero, euskal energia politikari ekin zitzaion, eraginkortasunean, dibertsifikazioan eta energia berriztagarrietan oinarrituta.
-
0
Energia politikaz azterlana euskal autonomia erkidegoan
Euskal Kontseiluak lehen azterlana burutu zuen Euskadiko energia egoeraz, haren xehetasunezko ezagutza eskuratzeko asmoz, eta horren argitan, energia politika planifikatua garatu ahal izateko, euskal energia sektoreak zituen gabeziak eta hutsuneak konpontzeko xedez.
HELBURU NAGUSIAK:
Energia eraginkortasuna eta energia iturrien eta beren jatorrien dibertsifikazioa.![Argitalpenaren azala.]()
-
1981
![CADEM sozietatearen logotipo zaharra.]()
CADEM
(Centro para el Ahorro y Desarrollo Energético y Minero, S.A.)Sozietatearen eraketa. Gaur gun, Energiaren Euskal Erakundea Taldearen egituraren barruan dago.
-
0
![Euskaldiko energia mixaren grafikoa.]()
EUSKADIKO ENERGIA MIXA
Euskadiko energia eskariaren mixa erabat bilakatu edo aldatu da azken hamarkadetan. Izan ere, 80ko hamarkadaren hasieran, jatorri fosila zuten erregaien kontsumoa erabat nagusi zen, batez ere, zaharkitua eta ez-eraginkorra zen industria astunean erabiliak. Ikatzaren erabilera ugari zen eta gas naturalaren eta energia berriztagarrien parte hartzea, berriz, hutsaren hurrena zen.
-
![Energiaren Euskal Erakundearen logotipoaren bilakaera historikoa.]()
Energiaren Euskal Erakundea
Eusko Jaurlaritzaren energia agentziaren sorrera. Hurrengo hamarkadetan funtsezko zeregina izango zuen euskal energia sistemaren bilakaeran, bai Euskadiko gasifikazioari dagokionez, bai bertako energia proiektu estrategikoetan parte hartze handiari dagokionez.
-
Euskadiko Gas Sozietatea, gas politikaren garapenari begira
Gas naturalaren garraio eta banaketa sarearen ezarpena azkartu zuen, eta industrian gasaren erabilera abiarazi zen –ikatzaren eta petrolioaren ordez erabiltzen hasi zena-. Horren ondorioz, ekoizpen prozesuak modernizatu ziren, eraginkortasun handiko teknologien bidez, pentsaezina zena ikatza eta petrolioa erabiliz. Lehiakortasuna hobeto zuten aurrerapauso horiei esker, nazioarteko merkatuetara jotzen hasteko aukera izan zuten euskal enpresek.
-
![Aerosorgailu-prototipoa 80ko hamarkadan.]()
Euskadin instalatutako lehen aerosorgailua. 12 kW-eko POLENCO izeneko modeloa, Karrantzako mendiak, Bizkaia.
-
1982 – 1987
![Kogenerazio instalazioak industrian.]()
Lehen kogenerazio plana
Energia eraginkortasunaren aldeko politikaren barruan, industrian kogenerazioaren alorreko egitasmo pilotuak eratu ziren, teknologia horren abantailen aprobetxamendu nabarmenarekin. Kogenerazioaren % 10ren parte hartzea lortu zen ekoizpen elektrikoan.
-
1983
![Euskadiko Hidrokarburoak baltzuko logotipoaren bilakaera historikoa.]()
Euskadiko Hidrokarburoak Sozietatea (SHESA)
Eratu zen, energia baliabide propioen (gas naturala) esistentzia ikertzeko asmoz, nagusiki Euskal-Kantauriar arroan, beste herrialde batzuetatik energia inportazioak murrizteko xedez.
-
1984
![Gaviota gas naturalaren itsas plataforma.]()
Gaviota gas eremua
Gaviota plataforma instalatzeko lehen lanei ekin zitzaien, Estatuan ordura arte ustiatutako itsasoko gas naturalaren eremu handiena. Ustiatu zen urteetan, 1987 eta 1992 artean, Euskadin, urtean, kontsumitzen den gasaren baliokidea ekoiztu zen (3 bcm urtean). 1994. urteaz geroztik, gas naturala lurpean biltegiratzeko erabiltzen da.
-
1986
![Ecomovil programa, autoen emisioak berrikusteko.]()
ECOMOVIL programaren hasiera
Diesela eta gasolina erabiltzen zituzten ibilgailu motordunak aztertzeko. 2000. urtera arte. 104.846 ibilgailu aztertu ziren.
-
![Bertxineko minizentrala, Andoain.]()
Andoaingo Bertxingo minizentrala birgaitzeko sozietatearen sorrera
Euskadin birgaitutako zentral minihidroelektrikoak:0 -
Naturgas eratu zen
Etxeko eta merkataritzako gasa merkaturatzeko.
-
1988
![Zelai eta mendien panoramika.]()
Hirugarren sektorea gasifikatzeko plana
Etxebizitzetara gas naturala bideratzen edo kanalizatzen hasi zen, butano-bonbonen eta beste erregai batzuen erabilera erabat ordeztu zuena. Etxekoaren eta hirugarren sektorearen gasifikazioaren ondorioz, herritar guztien ongizate maila nabarmen hobetu zen.
-
1990
![Euskadiko energia mixaren grafikoa.]()
EUSKADIKO ENERGIA MIXA
Petrolioaren kontsumoa ia ehuneko 20 puntutan murriztu zen, eta gas naturalarena, aldiz, % 12 izatera iritsi zen.
-
0
HELBURU NAGUSIAK:
Energia Estrategiaren sustapena, kogenerazio industrialari bultzada emanez, berriztagarrien garapen teknologikoa hobetuz, gas sareak hedatuz eta ingurumena aintzat hartuz.Ikatzaren murrizketa% 20tik % 5era
Gas naturalaren areagotzea% 29raino
Energia berriztagarrien erabileraren gehikuntza
Azken kontsumoari eustea% 5 gehiago
1990ekoaren aldean -
1993
![Artigasko zabortegiaren panoramika.]()
Lehen biogas planta.
Artigaseko zabortegia, Bilbo.
Lehen eraikin-ziurtagiria.
Beste pausu bat energia eraginkortasunaren alde eraikuntzan.
-
0
Energia Estrategiaren gaurkotzea, eraginkortasunaren aldeko programetan sakonduz, instalazio berriztagarrien ezarpena areagotuz, energia hornidura hobetuz eta ingurumen aldetik euskal energia politikaren ekarpenaz.
![Euskadiko Energia Estrategia 2005 argitalpenaren azala.]()
-
1998
![Bahía de Bizkaia Gas eta Elektrizitatearen eraketa gogorarazteko plaka.]()
Bahía de Bizkaia Gas
Gas azpiegituretan proiektu estrategiko handienaren sozietatearen eraketa: gas natural likidotua inportatzeko terminala eta birgasifikazio planta.
-
0
![Euskadiko energia mixaren grafikoa.]()
EUSKADIKO ENERGIA MIXA
Petrolioaren mendekotasuna % 62 izatetik % 50era igaro zen, eta ikatzarena % 25etik % 8ra.
Gas naturalaren parte hartzea % 14ra iritsi zen.
Energia berriztagarriak % 4ra igo ziren. -
Energia intentsitatea
Oro har, % 24 hobetu zen, aurrezpenaren eta energiaren zentzuzko erabileraren sustapenari esker. Industrian intentsitatea % 30 areagotu zen.
-
0
3E2005 Estrategiaren berrikuspen globala, 2010. urteari begira; bertan, honako hauen helburuak zehaztu ziren: energiaren zentzuzko erabilera, energia berriztagarrien garapena eta Euskadirentzako energia azpiegitura estrategikoak.
![Euskadiko Energia Estrategia 2010 argitalpenaren azala.]()
-
2002
![Haize-sorgailua.]()
Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektorialaren behin betiko onarpena.
-
![Eguzki-instalazioak institutuetako teilatuetan.]()
Eusko Jaurlaritzak eta Energiaren Euskal Erakundeak eguzki-plakak instalatzeari hasiera eman zioten Euskadiko sare publikoko institutu guztietan.
-
2003
![Parke eolikoaren panoramika.]()
Arabako Elgea-Urkillako Parke Eolikoa zerbitzuan jarri zen. 32 MW.
-
![Birgasifikazio-plantaren aireko ikuspegia.]()
Bahía de Bizkaia Gas BBG (GNL, gas natural likidotua, inportatzeko, biltegiratzeko eta birgasifikatzeko planta) eta Bahía de Bizkaia Electricidad BBE (ziklo konbinatuko zentrala, 800 MW) instalazioen inaugurazioa.
-
![Bionorren eraikina.]()
Biodiesela ekoizteko Bionor plantaren inaugurazioa.
-
2004
![Haize-sorgailu baten ikuspegia.]()
Santurtzi IV ziklo konbinatuko zentrala abian jarri zen (400 MW).
Oizeko Parke Eolikoa martxan jarri zen. 34 MW.
-
2005
![Egunsentia parke eolikoan.]()
Badaiako Parke Eolikoa abiarazi zen.
50 MW. -
![Zabalgarbiko instalazioaren aireko ikuspegia.]()
Zabalgarbi errauskailu planta martxan jarri zen
Birziklagarriak ez diren hondakinen energia-berreskurapenarekin (99,5 MW).
-
![Bizkaia Energia baterako sorkuntzako plantaren kanpo ikuspegia.]()
Bizkaia Energia zentrala abian jarri zen
Boroako ziklo konbinatuko instalazioa (786 MW).
-
![Euskadourreko erregulazio zentroaren ikuspegia.]()
Euskadour azpiegituraren instalazioak abiarazi ziren
Frantzian zehar Europako gas sarearekin konektatzeko gasbidea (0,2 bcm-ko ahalmena –mila milioiko metro kubiko).
-
2006
![Haize-sorgailuak Bilboko portuan.]()
Bilboko portuko parke eolikoa
Martxan jarri zen. (10 MW).
-
2008
![Mikronizazio-plantaren kanpoko panormamika.]()
Micronizados naturales abian jarri zen
Kaltzio karbonatoaren mikronizaziorako planta eta meategia. Turtzioz, Bizkaia.
-
![Laborategi bateko ikertzailea.]()
CIC Energigune abiarazi zen
Energia metatzearen inguruko ikerkuntza zentro aurreratua.
-
2009
![Zentraleko tximinien kanpoko ikuspegia.]()
Santurtziko fuel-olio zentralaren itxiera
-
![Ibilgailu elektrikoaren karga-puntuak.]()
IBIL enpresaren eraketa
Ibilgailu elektrikoak birkargatzeko sare bat ezarri eta ustiatzeko xedez.
-
0
Energia alorra sustatzeari begirako estrategia 2011-2020 epealdian. Lehiakorra, iraunkorra eta jarduera ekonomikoaren dinamizatzailea izateko Euskadi eratzea da helburua. Hiru ildo estrategiko ezarri ziren: sektore kontsumitzaileak, energia merkatuak eta garapen teknologikoa eta industriala
![Euskadiko Energia Estrategia 2020 argitalpenaren azala.]()
-
![Mutrikuko itsas energien instalazioaren aireko ikuspegia.]()
Mutrikuko olatuen energia planta
Europako lehen merkataritza instalazioa da energia elektrikoa sortzen era etengabean itsasoko olatuen bitartez. Mutrikuko udalerrian kokatua, portuko babes-dikean. Gainera, itsas teknologia berriak ikertzeko eta probatzeko gune garrantzitsua da, itsaso zabalean saiakuntzak egiteko aurreko pausua dena.
-
2012
![Cierre de la central de carbón de Pasaia]()
Pasaiako ikatz zentrala itxi zen
Energia elektrikoa ekoizteko, Euskadik ikatza kontsumitzeari utzi zion, gehien kutsatzen duen energia, hain zuzen ere.
-
Sare elektrikoaren digitalizazioaren hasiera Euskadin.
Bidelek Sareak izeneko proiektuaren bitartez. Orotara, 407.179 kontagailu elektriko instalatu ziren, 2.306 eraldaketa zentro modernizatu ziren eta 2 azpiestazio elektriko puntako teknologiaz egokitu ziren.
-
2013
![Petronorrek Muskizen duen findegiaren gaueko bista.]()
Petronoren URF planta
Fuel-olioa murrizteko planta; gero eta gutxiago erabiltzen den erregai horren balorizazioari eta prozesaketari esker, merkatuan balio handiagoa duten produktuak lortzen dira, hondakinak gutxitzeaz gainera.
Euskadiko historian, energiaren alorrean egindako inbertsiorik handienetarikoa da: 850 milioi euro.
-
2014
![Gasbidea kontrolatzeko balbulak.]()
Bilbo-Treto gasbidea
Euskadiko gas sarea Kantabria eta Asturiasekin lotzen du, gas-horniduraren bermea areagotzearekin batera, BBG gasifikazio planta sendotzen du, Arku Atlantikoaren gas sarrera nagusia izateko bidean.
-
2015
BiMEP itsas azpiegituraren inaugurazioa
Itsaso zabalean gailu flotagarriak probatzeko eta itsas energiak aztertzeko eta ikertzeko zentroa, olatuen energiaren alorrean zein eolikoarenean.
-
Euskadour-ek gasa garraiatzeko ahalmena biderkatu zuen (2,1 bcm -milaka milioi metro kubiko-).
-
Bahía de Bizkaia Gas-en (BBG) hirugarren tanga
GNL (gas natural likidotua) biltegiratzeko ahalmena areagotu zen, 450.000 m3–raino. Tangetan, egoera likidoan, gasa -163 ºC-ko tenperaturan egoten da.
-
0Ziklo ekonomiko txar batek, ordainketetan araudi murriztaileek eta instalazio berriztagarri berriak gelditu izanak, nazioartean aldaketa teknologikoek eta Europan anbizio handiagoko helburu berriek eskatu eta ekarri zuten euskal energia estrategia berrikustea 2030. urteari begira:
Helburuak:
Energiaren
aurrezpena%17
energia intentsitatearen hobekuntza%33
Energia
berriztagarriak%21
-
![]()
EUSKADIKO ENERGIA MIXA
Kontsumoaren % 32 gas naturalari zegokion, petrolioaren eta ikatzaren ordez. Azken hau desagertu da energia erabileretarako eta ekoizpen prozesuetan hondar-iturri moduan baino ez da geratzen. Energia berriztagarriak % 7,5 dira.
-
Energia intentsitatea
Urte hartan energia intentsitatea % 3 hobetu zen, 2015. urtean izandakoaren aldean, eta CO2-aren igorpena 900.000 tona murriztu zen.
-
![Elektrizitatea sortzeko itsas buia.]()
MARMOK A-5
Olatuen energia sortzeko, euskal teknologiaz hornitutako lehen gailuaren fabrikazioa eta instalazioa itsasoan.
-
![Mutrikuko plantaren turbina aretoa.]()
Mutriku 1 GW ekoiztera iritsi zen
Lehen aldiz munduan olatuen energia berriztagarriaren bidez sortua.
-
2017
![Zulaketa-dorrea.]()
Viura gas-hobia
Gas naturala ekoizteko Viura egitasmoaren inaugurazioa.
-
2018
![Bunkering prozesuan dauden bi itsasontzi.]()
GNLren lehen karga ontzi batetik bestera (Bunkering ship to ship)
Estatuan eta mediterraneo aldean ontzi batetik bestera GNLa kargatzeko lehen proba pilotua egin zuen Bilboko portuan Oizmendi izeneko itsasontziak.
-
2020
Ekian eguzki parkea
Egun arte Euskadiko eguzki parkerik handiena: 24 MW.












































