Euskadiko industria-sektorearen testuinguruan, energiaren amaierako kontsumoa eta harekin lotutako emisioak murrizteko xedea duten energia-efizientzia jarduketa mota guztiak babesteko aukera aurreikusten du dirulaguntza-programa honek. Ildo horretatik, europar zuzentarauetan (2019/27/EB Zuzentaraua) ezarritako energiaren amaierako kontsumoa murrizteko helburua eta Eusko Jaurlaritzaren 2030rako Estrategia Energetikoaren helburua lortzen lagundu nahi da. Era berean, dirulaguntza horiek euskal enpresen lehiakortasunarengan garrantzi handia duen osagai baten gain jardungo dute: energia-fakturaren gain.
Alde batetik, diruz lagunduak izan ahalko dira energia kontsumitzen duten ekipamendu, industria-prozesu eta sistema osagarriei hobekuntza teknologikoak ezartzen dizkieten proiektuak, betiere elementu horien ordez energia-efizientzia handiko edo eskuragai dagoen teknologia onenaz baliatutako beste batzuk ezarriz gero. Bestalde, UNE-EN ISO 50001 Araua betetzen duten energia-kudeaketaren sistema ziurtatuak ezarri nahi dituzten enpresek ere dirulaguntzak jaso ahalko dituzte, baldin eta energia kontsumitzaile handiak ez badira.
Laguntzen programaren oinarri arautzaileak
EBAZPENA, 2021eko irailaren 16koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2019ko apirilaren 29ko ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzeko dena, 2019. urtean elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu ziren.
EBAZPENA, 2019ko ekainaren 17koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2019ko apirilaren 29ko Ebazpenaren aldaketei buruzkoa, ebazpen horren bidez deitu, onartu eta argitaratzen baitira industrian 2019. urtean energia eraginkortasun eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren oinarri arautzaileak (EHAA, 2019-03-28).