
Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699
MRR aitorpenak eskatu badizkizute, deskarga hauek eskuragarri dituzu:
MRR aitorpenak pertsona fisikoentzat
MRR aitorpenak pertsona juridikoentzat
EAEn dauden turismo-establezimenduen eta sektore horrekin lotutako jarduera ekonomikoak dituzten enpresen energia-efizientzia areagotzea da programa honen helburua.
Honako hauek izango dira laguntza-programa honen 4. oinarrian identifikatutako jarduketan egiteagatiko laguntzen azken pertsona hartzaileak, betiere pertsona horiek egoitza fiskala Espainian badute.
Concretamente, serán personas destinatarias últimas de las ayudas:
Diruz lagundu daitezkeen bi jarduera mota aurreikusten dira:
Sukalde-ekipamendua, garbitzeko eta lehortzeko ekipamendua, hozteko eta izozteko ekipamendia eta establezimenduetako hondakinak aurrezteko ekipamendua eta hondakin horien zirkulartasuna sustatzen duten ekipoak aurreikusten dira.
Luminariak, lanparak eta haien ekipo osagarriak; b) Bertako kontrola, urrutiko kontrola edo kontrol automatikoa ahalbidetzen duten sistema eta elementuak, argiztapen-maila pizteko eta erregulatzeko bitartekoen bidez; domotika; monitorizazio-sistemak; eta, azkenik, energia kudeatzeko sistemak aurreikusten dira.
Eskaera onartzeko ezarritako hautatzeko aldiari dagokionez, 2025eko urtarrilaren 1eko edo ondorengo datarekin hartutako, instalatutako, fakturatutako eta ordaindutako dirulaguntzako jarduketak soilik onartuko dira. Horregatik, eskatuko da jarduketa subentzionagarriaren egikaritzeari dagozkion fakturen eta ordainagiriak 2025eko urtarrilaren 1ekoak edo ondorengoak izatea.
Laguntza-eskaerako gutxieneko kostu hautagarria: 2.000 euro.
Gutxieneko kostu hautagarria (BEZik gabe) 1. motako jarduketaren barruan erositako ekipo bakoitzeko: 300 euro.
Pertsona hartzaile bakoitzeko gehienezko diru-laguntza: Subvención máxima por beneficiario/a: 300.000 eurora arte, laguntza-deialdi honetan jatorria duten laguntzen batuketarekin.
Kostu subentzionagarriarekiko laguntzaren ehuneko totala: 90%.
Laguntza-programa honen esparruan emandako laguntzak, helburu bererako eman daitezkeen beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera (EAZ Energia Aurrezpeneko Ziurtagiriak,…) edo baliabiderekin bateraezinak izango dira, edozein administraziotik edo erakunde publiko edo pribatutatik datozenak, nazionalak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak.
Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea programa honen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean “EHAA”) argitaratu eta hurrengo laneguneko 08:00etan hasiko da eta aurrekontua agortzen den unean amaituko da.
Nolanahi ere, aurrekontu eskuragarririk egon zein ez, laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 31n amaituko da, asteazkenez, deialdian aurrekontu eskuragarririk balego ere.
Laguntza ematen duen ebazpenaren egunetik zenbatzen hasi eta sei (6) hilabeteko gehieneko epean eta, betiere, inoiz ez 2026ko apirilaren 30a baino geroago, onuradunek erabat egikarituta, fakturatuta, ordainduta eta justifikatuta behar dituzte izan dirulaguntzako jarduketak.
6.000.000 euro.
Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzua zenbaki honetan hartuko zaituzte 946.620.600