Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699
Autokontsumoa modu esponentzialean ari da hazten Euskadin, herritarren eta industria-sare ekonomikoaren energia-beharrak hornitzeko aukera berriztagarri gisa. 2025ean laguntza-programa berri bat jarriko da martxan, energia-ekoizpenaren modalitate hori sustatzen jarraitu nahi duena, 80 milioi euroko aurrekontuarekin.
Jardunaldi honen helburua da interesa duten sektore guztien eskura jartzea diru-laguntzen programa berriaren gako nagusiak, eta autokontsumorako laguntza-eskaeren izapidetzea arintzeko gakoak ematea.
Energia berriztagarriak instalatzen dituzten enpresak, industria zein enpresa oro, finka-administratzaileak eta herritarrak oro har.
| 10:00 | Jardunaldiaren irekiera Luis Cebrián, Sektore, Laguntza eta Berrikuntza Arloko arduraduna. SEA, Arabako Enpresak. Natalia Díaz de Arcaya, Laguntza Programen eta Zerbitzuen zuzendaria, Energiaren Euskal Erakundea. |
| 10:10 | Autokontsumo elektriko eta termikoari laguntzeko programa berria. Luis de Velasco, Laguntza Programen arduraduna, Energiaren Euskal Erakundea. |
| 10:40 | Autokontsumorako laguntza-eskaerak aurkezteko gakoak. Angie Sanchez, Laguntza Programetako teknikaria, Energiaren Euskal Erakundea. Sergio López, Garapen eta Berrikuntzako teknikaria, Energiaren Euskal Erakundea. |
| 10:50 | Beste laguntza interesgarri batzuk. |
| 11:00 | Kafe-Networkinga. |
