
Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699
MRR aitorpenak eskatu badizkizute, deskarga hauek eskuragarri dituzu:
MRR aitorpenak pertsona fisikoentzat
MRR aitorpenak pertsona juridikoentzat
6.420.211,75 euroko hasierako aurrekontuarekin abiaraziko da programa, honela banatuta:
1. jarduera – Txatar bihurtzea 2.081.382,76 €
2. jarduera – Karbono gutxiko energia alternatiboen bidezko ibilgailuak erostea 4.046.807,81 €
3. jarduera – “Retrofit”-a edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea: 42.021,18 €
4. jarduera – Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea 200.000,00€
5. jarduera – Trenbide-autobideetarako erdiatoiak erostea 50.000 €
• 1. jarduera. Txatar bihurtzea.
M2, M3, N2 eta N3 kategorietako ibilgailuak txatar bihurtzea subentzionagarria izango da.
• 2. jarduera – Karbono gutxiko energia alternatiboen bidezko ibilgailuak erostea
M ibilgailuak (A, B, I, II eta III), N2 eta N3 ibilgailuak, HEV, PHEV, REEV, BEV, FCV, FCHV, GNK (ikus oharra) eta GNL (ikus oharra) motorizazioko ibilgailuak erostea subentzionagarria izango da.
Oharra: Aldi baterako, M kategoriako gas ibilgailuetarako (GNK, GNL) programan ezarritako laguntzak eman ahalko dira, «zoru baxuko» ibilgailuak alde batera utzita 2023ko abenduaren 31ra arte.
• 3. jarduera – “Retrofit”-a edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea.
Subentzionagarria izango da M2, M3, N2 eta N3 kategorietako ibilgailuak eraldatzea energia primario gisa % 100ean elektrizitatearekin edo hidrogenoarekin (BEV, FCV edo FCHV) propultsatuak izan daitezen, baita ibilgailuak osorik gas-ibilgailu gisa (GNK edo GNL –ikus oharra–) funtzionatu dezan egin beharreko eraldatzea, betiere Euro VI-E estandarra betetzen badu.
Oharra: Aldi baterako, M kategoriako gas ibilgailuetarako (GNK, GNL) programan ezarritako laguntzak eman ahalko dira, «zoru baxuko» ibilgailuak alde batera utzita 2023ko abenduaren 31ra arte.
• 4. jarduera. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea. Subentzionagarria izango da N2, N3, M2 edo M3 motako ibilgailu astunetarako bateriak kargatzeko sistemak instalatzea.
• 5. jarduera. Trenbide-autobideetarako erdiatoiak erostea.
Subentzionagarria izango trenbide-autobideetarako erdiatoiak erostea.
Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 15ean hasiko da 2024/04/30era arte, 4. jarduera izan ezik, 2023/12/31n amaituko baita.
Informazio gehiago oinarrien dokumentuan, 946.620.600 telefono-zenbakian eta gestionayudas@eve.eus webgunean.
Laguntzen programaren oinarri arautzaileak
Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan:
www.euskadi.eus
Eskaerak aurkezteko hasierako eguna – 2022ko martxoaren 15a.
Laguntzaren xede diren jarduketak egikaritu eta fakturatzeko gehieneko epea hamabi (12) hilabete izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunaz geroztik, 4. jardueraren (Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea) kasuan izan ezik, hemezortzi (18) hilabete izango baititu inbertsioa justifikatzeko.