
Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699
Salgai-ibilgailu astunen parkea berritzeak eta txatar bihurtzeak energia- eta ingurumen-efizientzia hobetzea ekarriko du berekin, eta horrela, Aldi Baterako Esparruen helburuak beteko dira.
Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 12an hasiko da, eta 2023 urriaren 31n amaituko da.
2.000.000 euroko aurrekontuarekin abiaraziko da programa.
Laguntza-programa honen esparruan, ibilgailu efizienteagoak erosteko jarduketak dira jarduketa subentzionagarriak, eta nahitaezkoa da ibilgailu bat txatar bihurtzea eta ibilgailu hori Espainian 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen matrikulatuta egotea.
Ondorengo taularen barnean hartutako zenbateko indibidualak ezarri dira laguntza finkoetarako, ibilgailuaren kategoriaren, motorizazioaren teknologiaren eta hartzaile motaren arabera.
Motorizazioa | Kategoria | Laguntza (€) | |
---|---|---|---|
Nahitaezko txatar bihurtzea | |||
ETEak eta autonomoak | Enpresa handia | ||
GNK, GNL edo biometanoa | N2, 3,5 tonatik 5 tonara bitarteko gehieneko masarekin. | 14.100 | 13.750 |
N2, 5 tonatik 8 tonara bitarteko gehieneko masarekin. | 16.900 | 15.500 | |
N2, 8 tonatik 12 tonara bitarteko gehieneko masarekin. | 20.750 | 19.000 | |
N3, 16 tonara arteko gehieneko masarekin. | 29.000 | 25.500 | |
N3, 16 tonatik gorako gehieneko masarekin. | 34.000 | 30.500 | |
Euro VI-E diesela | N2, 3,5 tonatik 5 tonara bitarteko gehieneko masarekin. | 6.950 | 6.785 |
N2, 5 tonatik 8 tonara bitarteko gehieneko masarekin. | 8.200 | 7.575 | |
N2, 8 tonatik 12 tonara bitarteko gehieneko masarekin. | 9.935 | 9.150 | |
N3, 16 tonara arteko gehieneko masarekin. | 13.800 | 12.225 | |
N3, 16 tonatik gorako gehieneko masarekin. | 16.300 | 14.725 |
Erabilgarri dauden funtsak behar bezala banatzeko, azken hartzaile eta deialdi bakoitzeko hamar (10) ibilgailuko gehieneko laguntza-muga ezartzen da, ibilgailu horietatik gehienez bost (5) Euro VI-E Diesel-motorizaziokoak izan ahalko direlarik, pertsona fisikoentzat (autonomoak) izan ezik, azken hartzaile bakoitzeko ibilgailu baten (1) muga izango baitute.
Informazio gehiago atal honen amaieran dagoen oinarrien dokumentuan eta 946.620.600 telefono-zenbakian.
Laguntza-deialdi honen eskaeren izapidetzeari buruz informazio gehiago lortzeko, sartu zaitez honako URL honetan:
Errepide bidezko salgai-garraioko flotak modernizatzeko laguntza-programa