
Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699
https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.
Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Iraunkortasun 4/2019 Legeak, otsailaren 21ekoa, toki herri administrazioaren alorrean energia iraunkortasunaren oinarri arautzaileak ezartzen ditu, energia eraginkortasunaren, energiaren aurrezpenaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko neurriak sustatuz.
Ildo horretatik, Euskadiko toki herri administrazioaren jabetzako instalazio eta eraikin publikoetan energiaren aurrezpena, eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko jarduerak diruz laguntzea da programa honen helburua.
Dirulaguntza hauek herri administrazio publikoei eta horiei lotutako erakunde publikoei edo menpekoei, honako hauek:
a. Kontzejuak, bazkunak, batzar administratiboak eta maila apalagoko lurralde beste toki erakunde batzuk.
b. Udalerriak.
c. Udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoaren kuadrillak eta beste toki erakunde batzuk, toki erregimenaren oinarrizko legerian eta Euskadiko 2/2016 toki erakundeen legean ezarritakoaren arabera.
d. Toki erakunde horiekiko harremanak edo menpekoak diren organismo publikoak.
e. Udal enpresa publikoak, zeinetan kapital soziala atal honetan aurreikusten duten erakundeen partaidetza zuzena edo zeharkakoa ehuneko 50 baino handiagoa bada.
f. Fundazioak, sortzeko patronoa toki erakundea denean, edo patronatoan gehiengoz nagusitzen direnak toki erakundeko ordezkariak badira.
g. Partzuergoak, baita era guztietako erakunde instrumental guztiak, nagusiki toki kapital publikoa partaidetza dutenak, edo gehiengoa toki erakunde batena bada.
a. Kanpoko argiteria publikoaz energia auditoriak.
b. Eraikinen eta energia instalazioen energia auditoriak.
c. Energia iraunkortasunaren aldeko jarduteko plana, 4/2019 Legearen esparruan.
d. Hiri mugikortasun iraunkorraren aldeko planak.
e. Energia iraunkortasunaren inguruko bideragarritasun azterlanak eta proiektuen prestaketa
Programa honi esleitutako diru-saila edo aurrekontua bost milioi (5.000.000) eurokoa da.
Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da::
EEE Energiaren Euskal Erakundearen webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.
Onartutako identifikazio elektronikorako bitartekoren bat eduki behar da.
Eskaeren tramitazioa:
Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
1. Hasiera 2021eko maiatzaren 19an.
2.
URRATSA Dirulaguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:
2. URRATSA Identifikatu ziurtagiri elektronikoarekin.
3. URRATSA Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datuak idatziz.
4. URRATSA Sinatu eta bidali ezazu eskaera.
a) Eskaera ziurtagiri elektronikoarekin sinatu eta gero, zure eskaera jaso izanaren jakinarazpen zertifikatua jasoko duzu. Dirulaguntza eskatzeko lehen eskaera bada zure aldetik, beste jakinarazpen zertifikatu bat jasoko duzu (email edo SMS bitartez), eta bertan azalduko dira jarraibideak https://gestionayudas.eve.eus/ayudas atalera sartu ahal izateko eta eskaeraren tramitazioarekin jarraitzeko.
5. URRATSA Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa igo edo eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas.
Hortik aurrera, herritarren aplikazioan (https://gestionayudas.eve.eus/ayudas) eskura izango duzu Energiaren Euskal Erakundeari eskatutako dirulaguntzaren espedienteen informazioa, eta bertatik hauxe egin dezakezu: