Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak
- Kanpoko argiteria publikoaz energia auditoriak.
- Eraikinen eta energia instalazioen energia auditoriak.
- Energia iraunkortasunaren aldeko jarduteko plana, 4/2019 Legearen esparruan.
- Hiri mugikortasun iraunkorraren aldeko planak.
- Energia iraunkortasunaren inguruko bideragarritasun azterlanak eta proiektuen prestaketa.
Onuradunak
Dirulaguntza hauek herri administrazio publikoei eta horiei lotutako erakunde publikoei edo menpekoei, honako hauek:
- a) Kontzejuak, bazkunak, batzar administratiboak eta maila apalagoko lurralde beste toki erakunde batzuk.
- b) Udalerriak.
- c) Udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoaren kuadrillak eta beste toki erakunde batzuk, toki erregimenaren oinarrizko legerian eta Euskadiko 2/2016 toki erakundeen legean ezarritakoaren arabera.
- d) Toki erakunde horiekiko harremanak edo menpekoak diren organismo publikoak.
- e) Udal enpresa publikoak, zeinetan kapital soziala atal honetan aurreikusten duten erakundeen partaidetza zuzena edo zeharkakoa ehuneko 50 baino handiagoa bada.
- f) Fundazioak, sortzeko patronoa toki erakundea denean, edo patronatoan gehiengoz nagusitzen direnak toki erakundeko ordezkariak badira.
Partzuergoak, baita era guztietako erakunde instrumental guztiak, nagusiki toki kapital publikoa partaidetza dutenak, edo gehiengoa toki erakunde batena bada.
Kontsulta-telefonoa
Erabiltzailearentzako Arreta Zentroak 946.620.600 telefonoan erantzungo du.
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 15ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia-
rena, euskadiko toki-administrazio publikoaren energia-jasangarritasuna hobetzeko azterlanak eta auditoriak egiteko laguntzen programaren oinarriak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena.