Euskadiko trantsizio energetikoa herritar guztien benetako inplikazioa dagoenean bakarrik egin dezakegu. Etxeko eraginkortasuna, mugikortasun jasangarria, autokontsumo fotovoltaikoa edo eguzki-kooperatibetan parte hartzea eguneroko erabakiak dira, eta, batuta, eragin izugarria dute. Keinu bakoitzak balio du: zure etxebizitzaren isolamendua hobetzea, ibilgailu elektriko bat hautatzea edo ibilbideak partekatzea, eguzki-panelak instalatzea edo energia-komunitateekin bat egitea. Ekintza horiek guztiek energia-eredu garbiago, bidezkoago eta seguruago batera hurbiltzen gaituzte.
EEEn, prozesu horretan laguntzen dizugu, pausoa ematea errazten duten informazioarekin, aholkularitzarekin eta laguntza-programekin. Eraldaketa horren parte izan zaitezen nahi dugu, zu gabe ezinezkoa baita herrialde gisa ezarri ditugun helburuak lortzea. Zure parte-hartzea ezinbestekoa da energia-kontsumoa eta hari lotutako emisioak murrizteko, autonomia energetikoa hobetzeko eta datozen belaunaldientzat etorkizun jasangarria eraikitzeko.