Geologia eta meatzaritza – EVE
Menua
Agencia Energética del Gobierno Vasco

Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699

Beste jarduerak

Geologia eta meatzaritza

Euskal Autonomia Erkidegoko meatze-zerbitzu geologikoa

Energiaren Euskal Erakundeak garatzen duen jarduerak eragin tekniko handia izan du bere historian zehar, eta Euskal Herriko lur-azpiaren eta, oro har, euskal-kantauriar arroaren geologiaren ezagutza zabala ekarri du.

Zerbitzu honen helburu nagusiak lau zutabe nagusi dira:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko geologia eta meatzaritzako dokumentu-azpiegiturak sortzea, mantentzea eta eguneratzea (kartografia geologikoak eta meatzaritzakoak, geologia eta meatzaritza ezagutzeko zundaketak, eta mineral-, metal- eta industria-zantzuei buruzko informazioa duten datu-baseak).
  • Euskal Herriko baliabide mineralen ikerketa.
  • • Batez ere Eusko Jaurlaritzari, beste herri-administrazio batzuei (foru-aldundiak eta udalak) eta EEEk partaidetza duen sozietateei zuzendutako laguntza teknikoko zerbitzuak, aholkularitzakoak eta meatzaritzaren eta geologiaren arloan kontsultakoak ematea (antzinako meatze-egiturei lotutako arriskuen azterketak, meatzaritzako sektore-plangintzak, meatzaritzako katastroaren bisoreen bidez argitaratzea, geologia- eta meatze-ondareari balioa ematea).
  • Jarduera sismikoa monitorizatzea, inguruneko oinarrizko sismikotasuna ezagutzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko zorupearen ezagutza geologikoa emanez eta hirigintza-azpiegituraren plangintzan lagungarria izan daitekeelarik.

Informazio horren guztiaren izaera dela eta, beharrezkoa ikusi zen halako eduki digitala jaso eta zabaltzeko webgune espezifiko bat garatzea. Horretarako, Atari Geominero sortu zen. Atari horretan, Eusko Jaurlaritzaren, administrazio publikoen, enpresen, unibertsitateen eta, oro har, herritarren eskura jartzen da Zerbitzu Geologiko-Meatzariak egindako proiektuen ondoriozko informazio publiko guztia

Zerbitzu Geologiko-Meatzariak

Geología y minería

Geología y minería