Autonomia energetikoaren aldeko apustua egiten dugu
Autonomia energetikoa behar estrategikoa da Europarentzat eta Euskadirentzat, errealitate geopolitiko berriaren aurrean.
Euskadin, autonomia energetikoan aurrera egin behar dugu, berezko elektrizitate berriztagarria sortzeko ahalmena garatuz.
2024an, Euskadiko bertako ekoizpen elektriko berriztagarria gure autonomia erkidegoko elektrizitate-kontsumo osoaren % 7,9 zen; Europako batez bestekoa, berriz, urte berean, % 46,9.
Keinu guztiek balio dute: autokontsumotik garapen handietara
Aurrera egin behar dugu elektrizitate eolikoa eta fotovoltaikoa maila guztietan sortzeko ahalmenean. Keinu orok balio du eta beharrezkoa da.
Autokontsumotik hasita, azken bost urteotan 186 MW handitu dugu instalatutako potentzia, eta 2020. urtean 7 MW izatetik 2025ean 193 MW izatera pasatu gara. Joera horri esker, Europako autokontsumo-mailara iritsiko gara 2030. urtea baino lehen.
Garapen eoliko eta fotovoltaiko handien aldeko apustu argia ere egin behar dugu. Azken instalazio eolikoa duela 20 urte baino gehiago jarri zen (Badaiako parke eolikoa), eta azken instalazio fotovoltaiko handia duela 6 urte (Ekian parke fotovoltaikoa).
Eusko Jaurlaritzak, EEEren bidez, garapen fotovoltaiko eta eoliko handien aldeko apustua egingo du, 2030era arte 80 M€ inbertituta, 450 MW gehitzeko helburuarekin, elektrizitate eolikoa eta fotovoltaikoa sortzeko. Honela, eta 2030era arte autokontsumoan iragarrita dauden 300 MWak gehituta, bikoiztu egingo da berezko elektrizitate sorkuntzaren ratioa, % 7,9tik % 15eraino hobetuta.
Energia Berriztagarrien LAParen, Arabako Erdialdeko LPParen eta Gasteizko HAPOaren irizpideen arabera definitutako eremuak.
Sorkuntzaren eta azpiestazioaren arteko distantzia
15 km.
EEE eredua: Nola aukeratzen ditugu kokapen onenak?
Instalazio fotovoltaiko eta eoliko handiak garatzeko kokapenik onenak hautatzeko, EEE eredua aplikatuko dugu, ordena honetan:
- Baliabide nahikoa, eguzkia edo haizea, dagoen eremua.
- Ingurumenaren eta hirigintzaren ikuspegitik eremu bideragarriak.
- Azpiestazio elektriko batetik 15 km baino gutxiagora dauden eremuak.
- Proiektuaren kostuek komertzialki bideragarriak izan behar dute.
Horiek horrela, EEEren 2030era arteko lehentasunezko jarduera-eremuak sortu dira, energia eolikoa eta fotovoltaikoa sortzeko instalazio handiak garatzeko identifikatuak.
Gaur egun, bi proiektu handi garatzen ari gara: Labrazako Parke Eolikoa (40 MW) eta Ekienea planta fotovoltaikoa (108 MW).
Lankidetza publiko-pribatua
EEEren aldetik, lankidetza publiko-pribatuaren bidez, ibilbide handiko industria-bazkideekin batera, parke eolikoak eta instalazio fotovoltaikoak garatuko ditu.
EEEk lan-ildoa azkartuko du industria-bazkide izan daitezkeenekin, 2030era arte lehentasunezko jarduera-eremuetan identifikatutako proiektuak garatzeko.
Lehentasuna duten jarduera-eremuetako proiektu berriak eskumena duten administrazioak guztiekin batera aztertuko dira.
Tokiko eragina EEEren lehentasunezko jarduketa-eremuetan
EEEren konpromisoa da proiektu horiek onura zehatzak ekartzea tokiko komunitateei.
Adibide gisa, Labrazako parke eolikoan, inguruko herritarrek bi abantaila oso argi izango dituzte. Alde batetik, argindarraren faktura murriztea; bestetik, diru ekarpen txikiekin (crowdlending) proiektuan parte hartzeko aukera izatea, etekin ekonomikoa lortzeko moduan.
Hori guztia, udalek zerga, tasa edo kanonengatik jasoko dituzten diru-sarreren osagarri gisa.
