Eskaria kudeatzeko eta berriztagarrien sorkuntza aprobetxatzeko teknologiak
Energia biltegiratzeak iturri berriztagarriek sortutako energia edo prozesu industrialetatik datorren energia gordetzea ahalbidetzen du, geroago erabiltzeko teknikoki edo ekonomikoki onuragarriagoa denean. Horri esker, eskuragarri dagoen energia berriztagarria hobeto aprobetxatzen da.
Zentzu zabalean, energia biltegiratzeak forma hauek har ditzake:
- • Biltegiratze elektrokimikoa (bateriak) energia erreakzio kimikoen bidez metatzean datza. Eraikinetan eta industrian asko erabiltzen dira, autokontsumorako eguzki-instalazioekin lotuta. Halaber, gero eta ohikoagoak dira sorkuntzako eguzki-parke handietan. Ohiko biltegiratze-aldia hainbat ordu edo egunetan ardazten da.
![almacenamiento electroquímicoa]()
- • Zentral hidroelektriko itzulgarriak biltegiratze-mota bat dira; zentral horietan, ura goiko urtegi batera ponpatzen da, energia biltegiratzeko, ondoren turbina hidrauliko batetik pasarazteko eta, horrela, behar denean elektrizitatea sortzeko. Eskala handian ohikoenak dira, eta energia epe luzean (egunak, asteak edo hilabeteak) biltegiratzea ahalbidetzen dute.
![Bombeo hidráulico]()
- • Biltegiratze termikoko instalazioek beroa edo hotza gordetzen dute, ondoren, adibidez, prozesu industrialetan edo klimatizazio-sistemetan erabiltzeko. Horien artean, honako hauek bereizi daitezke:
- o Bero-sorrean oinarritutako instalazioak, fase-aldaketan xurgatutako/askatutako beroa aprobetxatzen dutenak.
- o Bero sentikorrean oinarritutako instalazioek material baten tenperatura handituz biltegiratzen dute energia, fasea aldatu gabe.
- o Gatz urtuetan oinarritutako instalazioek tenperatura altuko bero sentikorra erabiltzen dute biltegiratzeko modutzat.
![Almacenamiento térmico]()
- • Gainera, beste sistema mekaniko batzuk ere badaude, hala nola inertzia-bolanteak edo aire konprimatua, energia mugimendu edo presio gisa biltegiratzen dutenak. Sistema horiek merkaturatu aurreko fasean daude oraindik.
Biltegiratze-sistemen integrazioak abantaila eta aukera handiak ditu, bai sistema elektrikorako, bai azken kontsumitzaileentzat:
- • Iturri berriztagarriak sisteman neurri handiagoan integratzeko aukera ematen du, eta horrek baliabide berriztagarriaren aldakortasunak sistema elektrikoan duen eragina mugatzen du.
- • Sorkuntza elektriko berriztagarria eta energia-kontsumoa banatzea ahalbidetzen du. Horri esker, sistema elektrikoaren eragiketak eta plangintza errazago egiten dira.
- • Aurrezpen ekonomikorako bidea irekitzen die azken kontsumitzaileei, merkatuko prezio handieneko ordutegietan kontsumoa murriztu dezaketelako.
- • Biltegiratze termikoak prozesu industrial askoren efizientzia energetikoa eta ekonomikoa hobetzea ahalbidetzen du.
- • Zentral hidroelektriko itzulgarriek potentzia sinkronoa ematen diote sistemari, eta sistema elektrikoa orekatua eta fidagarria izaten laguntzen dute.
Labur esanda, biltegiratzeak nahaste energetiko jasangarriagoa eta emisio gutxiago ahalbidetzen ditu, eta funtsezko pieza izango da eredu energetiko garbiago, efizienteago eta seguruago bateranzko trantsizioan.


