Proiektu energetikoak
Eusko Jaurlaritzaren Industria Planak eta haren proiektu eraldatzaileek markatutako ibilbide-orriaren arabera, industria-kontsumoen elektrifikazioa lehentasunezko faktorea da lehiakortasunerako, eta sare elektrikoek funtsezko zeregina izango dute horretan. Hala ere, eraldaketa hori ez da beti posible izaten, eta, horregatik, energia-bektore berriak behar izaten dira, hala nola hidrogeno berriztagarria eta gas deskarbonizatuak, karbonoa bereizteko zailak diren industria horietan energia jasangarriagoak eta eraginkorragoak pixkanaka sartzeko. Ildo horretan, EEEk jatorri fosileko energia-mendekotasuna murriztea bultzatzen du, energia berriztagarrien ehunekoa handituz eta industrian deskarbonizazio-proiektuak bultzatuz.