Industria – EVE
Menua
Agencia Energética del Gobierno Vasco

Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699

Baliozko zerbitzuak

Industria

Eusko Jaurlaritzaren Industria Planak ezartzen duen bezala, Euskadiko industria ehuna energia-eraldaketa sakon baten protagonista izaten ari da. Eraldaketa hori aurreztean, eraginkortasunean eta ekoizpen-prozesuetan energia berriztagarriak txertatzean oinarritzen da. Puntako sektoreak teknologia garbiagoak erabiltzen, kontsumoak optimizatzen, prozesuak elektrifikatzen eta ekipamenduak berritzen ari dira, ingurumen-inpaktua murrizteko eta lehiakortasuna hobetzeko. Bilakaera horrek, iraunkortasuna indartzeaz gain, berrikuntza eta balio-sorkuntza bultzatzen ditu.

EEEk trantsizio hori bultzatzen du tresnak, dirulaguntzak eta laguntza teknikoa eskainiz, enpresek industria-eredu eraginkorragoetara eta erresilienteagoetara jo dezaten. Euskadik adibide arrakastatsu ugari ditu, aldaketa posible, errentagarri eta estrategikoa dela erakusten dutenak. Aurrerapauso bat ematen duen enpresa bakoitzarekin, etorkizunerako prestatuago dagoen eta erronka klimatiko eta energetiko globalekin lerrokatuta dagoen euskal industria indartzen dugu.