
Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699
Laguntza-programa honen lehentasunezko helburua EAEko ibilgailuen parke mugikorra berritzen laguntzea da, dirulaguntzak emanez mota hauetako ibilgailuak erosteko: emisio gutxiagokoak, berriak edo erakusketakoak, M1 eta N1 ibilgailu-kategoriakoak, M1 kategoriako ibilgailuentzat 125 g/km-tik beherako CO2 emisioekin eta 150 g/km-tik beherako emisioekin N1 kategoriakoentzat.
Honako hauek lortu ahal izango dituzte dirulaguntzak:
hori guztia, laguntza-programa hau EHAAn argitaratu den datatik aurreko bi urteetan gutxienez.
Programa honen ondorioetarako, jarduketa subentzionagarri izaera izango du M1 y N1 kategorietako ibilgailu arinen, berrien edo erakusketakoen erosketak:
Erakusketako ibilgailu gisa hartzen dira 9 hilabetera bitarteko antzinatasuneko ibilgailuak, lehen matrikulaziotik salerosketa-fakturaren datara bitarteko aldia hartuta.
Dirulaguntza jaso dezaketen ibilgailuak elektriko puruak, hibrido entxufagarriak, autonomia zabaldukoak, hidrogenozkoa, petrolioaren gas likidotuen bidez propultsatuak, gas naturalekoak, gasolinakoak edo gasoleokoak izan ahalko dira.
NAHITAEZKOA da honako baldintza hauek betetzen dituen ibilgailu bat txatar bihurtzea:
Honako baldintza hauek betetzen dituzten jarduketak bakarrik onartuko dira: beren izaera edozein delarik ere (konturako kopuruen ordainketa edo beste edozein kontzeptukoa barne) 2025eko apirilaren 1etik aurrera jaulki diren faktura eta ordainketa-egiaztagiriak.
Ibilgailuen emisioak ezagutzeko, merkatuan dauden ibilgailu berrien kontsumoei eta CO2-emisioei buruzko gida kontsulta dezakezu. https://coches.idae.es/guia-emisiones-consumos
Erositako ibilgailu bakoitzeko emango den laguntzaren zenbatekoa % 20koa izango da eta diruz lagun daitekeen kostuari aplikatuko zaio; nolanahi ere, laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da inola ere 3.500 eurotik gorakoa izango ibilgailu bakoitzeko.
Gehienez ibilgailu bat erosi ahal izango da laguntza eskatu duen pertsona fisiko bakoitzeko, eta hiru ibilgailu pertsona juridiko bakoitzeko; bigarren kasu horretan, laguntza-eskaera bat aurkeztu beharko da erositako ibilgailu bakoitzeko.
Programa honen esparruan emandako laguntzak, helburu bererako eman daitezkeen beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin bateragarriak izango dira, edozein administraziotik edo erakunde publiko edo pribatutatik datozenak, nazionalak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak, baldin eta orokorrean, kostu subentzionagarriaren % 70a baino txikiagoa edo berdina den laguntza-portzentaje bat osatzen badute.
Beste erakunde batzuetatik datozen dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak EEEren aldetik dirulaguntza emateko ebazpenaren ondoren gauzatzen badira, pertsona onuradunak EEEri jakinarazi beharko dio, eta dirulaguntzen, laguntzen, diru-sarreren edo baliabideen multzoaren azterketatik ondorioztatzen bada aurrerakin itzulgarriaren zenbatekoa murriztu beharra, laguntza guztiz edo partzialki errebokatzeko dagokion ebazpenaren bitartez jakinaraziko da.
Programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea programa honen deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo eguneko 08:00etan hasiko da eta aurrekontua agortzen den unean amaituko da. Nolanahi ere, laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2025eko irailaren 15ean amaituko da, deialdian aurrekontu erabilgarria egonik ere. Adierazitako indarraldi hori amaitzean, ez dira eskaera gehiago onartuko.
5.000.000 euro.
Erabiltzailearentzako Arreta Zerbitzuak 946 620 600 zenbakian erantzungo dizue.