Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699
MRR aitorpenak eskatu badizkizute, deskarga hauek eskuragarri dituzu:
MRR aitorpenak pertsona fisikoentzat
MRR aitorpenak pertsona juridikoentzat
Pizgarri-programak, industriako, nekazaritza eta abeltzaintzako, zerbitzuetako, eta ekonomiaren beste zerbitzu batzuetako —bizitegi-sektorea barne— sektoreetan eta sektore publikoko bizitegirakoak ez diren eraikin, establezimendu eta azpiegituretan energia berriztagarri termikoen instalazioak egiteko.
Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022/03/24an hasiko da, eta 2024/07/31n amaituko da.
Laguntzak bateragarriak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetako edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berberarekin emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin, baldin eta laguntza horrek kostu berberak estaltzen ez baditu, metatuta, kostu subentzionagarriak gainditu gabe, eta 2014ko ekainaren 17ko (EB) 651/2014 Erregelamenduak enpresak diren edo jarduera ekonomikoren bat egiten duten azken hartzaileentzat ezarritako mugak gainditzen ez badira.
21.216.493 €
T. 946.620.600
Laguntzen programaren oinarri arautzaileak
EBAZPENA, 2023ko abenduaren 28koa, zeinaz programa hauen indarraldia luzatzea erabaki baita.
EBAZPENA, pizgarri-programaren aurrekontuko zuzkidura berriz esleitzea erabakitzen duena.
Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan:
Ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarrien programa, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. (1214201) – Eskaera – Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa. (euskadi.eus)
Eskaerak aurkezteko hasierako eguna – 2022ko martxoaren 24a.
Laguntzaren xede diren jarduketak egikaritu eta fakturatzeko gehieneko epea hemezortzi (18) hilabete izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunaz geroztik.