Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699
Gogoratu laguntza-programa honek eragin pizgarria duela eskatzaile guztientzat. Hau da: laguntza jasotzeko, erregistratu lehenengo zure eskaera. Hurrengo egunean, eskaintzak onartu, eskaerak sinatu, faktura eskuratu edo ordainketak egin ahal izango dituzu. Ikusi oinarriak xehetasun gehiago izateko.
MRR aitorpenak eskatu badizkizute, deskarga hauek eskuragarri dituzu:
MRR aitorpenak pertsona fisikoentzat
MRR aitorpenak pertsona juridikoentzat
EEE Energiaren Euskal Erakundeak laguntzen deialdi hau irekitzen du, PREE 5000 programa Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) kudeatzeko izendatutako eskumeneko organoa den heinean, joan den ekainaren 29ko 691/2021 Errege Dekretuaren bitartez arautzen dira dauden eraikinetarako birgaitze energetikorako jarduketetarako eman beharreko dirulaguntzak, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren Birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren barnean hartutako Erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko programa egikarituz (PREE 5000 programa).
Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak, IDAEren bitartez, laguntzak koordinatuko ditu eta haien jarraipena egingo du, laguntzen onuradun zuzenak diren Autonomia Erkidegoek eta Hiri Autonomoek kudeatuak.
PREE 5000 programak hauxe du helburu: 5.000 biztanlerainoko udalerri ez‐hiritar, zein 20.000 biztanlerainoko udalerri ez‐hiritarrak osatzen dituzten erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinen jasangarritasuna bultzatzea, honako jarduketa hauen bitartez: inguratzaile termikoa aldatzea; jatorri fosileko erregaien bidezko sorkuntza termikoko instalazioen ordez, iturri berriztagarrietan (biomasa, geotermia, eguzki-energia termikoa, bero-ponpa) oinarritutako sorkuntza termiko berriztagarria ezartzea; erregulazio- eta kontrol-teknologiak txertatzea; eta argiztapenaren energia-efizientzia hobetzea.
Laguntza gehigarri bat ematen zaie irizpide sozialaren bitartez laguntza gehigarria jaso dezaketen etxebizitza-eraikinetako jarduketetarako, hala nola Energia Pobreziaren eraginpeko kolektibo kalteberak bizi direnak.
Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko dirulaguntza-programa (PREE 5000 programa) oinarri erregulatzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko urriaren 18ko Ebazpenaren arabera arautuko dira Programa honen oinarri erregulatzaileak.
Honako hauek izan daitezke programaren azken hartzaileak:
1. jarduketa tipologia. Inguratzaile termikoaren energia-efizientzia hobetzea.
2. jarduketa tipologia. Energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien hobekuntza berokuntzako, klimatizazioko, aireztapeneko eta etxeko ur beroko instalazioetan
2.1 azpitipologia Energia konbentzionalaren ordez eguzki-energia termikoa baliatzea.
2.2 azpitipologia Energia konbentzionalaren ordez energia geotermikoa baliatzea
2.3 azpitipologia Energia konbentzionalaren ordez biomasa baliatzea instalazio termikoetan
2.4 azpitipologia 2.1-2.3 tarteko azpitipologietan barne hartuta ez dauden sorkuntza-sistemen energia-efizientziaren hobekuntza
2.5 azpitipologia Instalazio termikoetako banaketako, erregulazioa, kontroleko eta emisioko azpisistemen energia-efizientziaren hobekuntza
3. jarduketa tipologia. Argiztapen-instalazioen energia-efizientzia hobetzea.
Jarduketa osoa egiten den bitartean, aldi baterako kartelak, plakak edo publizitateko hesi sendoak paratu
beharko dira, jendearentzat ongi ikusteko moduko tokian, A3 tamainan, gutxienez, proiektuari buruzko
informazioarekin.
Kartelean, plakan edo hesian jasotako laguntza finantzarioa jasoko da, “Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU” ikurrarekin, eta PRTRren,
laguntza-lerroaren, Eusko Jaurlaritzaren eta EEEren logoak, kartelei buruzko IDAEren irudi-eskuliburuan ezarritako jarraibideeak kontuan hartuta.
Nahi izanez gero, kanpoko aldamioak jarri behar diren obretarako, aldi baterako kartel bat jar daiteke aldamioan obrak dirauen bitartean, kasuan kasuko udal ordenantzetan xedatutakoaren arabera. Kartelaren tamaina behar adinakoa izan beharko da, ongi ikusteko eta irakurtzeko modukoa, eta argi eta garbi adierazi beharko dira
proiektuaren izenburua eta programaren izena eta irudia, eta Europako Funtsak emandako laguntza ekonomikoaaipatu beharko da. Kartela eta olana bateragarriak izan daitezke publizitate-babesekin, baina horren ehuneko handi bat Europako Funtsaren laguntzari buruzko informaziora bideratu behar da,
eta publikoarentzat leku ikusgarriena eta irakurgarriena hartu.
Obra bukatutakoan, jendearentzat ongi ikusteko moduko lekuan kartel iraunkor bat paratuko da, plaka-formatukoa edo antzekoa (plastifikatutako kartelak onartzen dira), tamaina nabarmenekoa (A4 neurrikoa, gutxienez). Jarduketa amaitu eta hiru hilabeteko epean egon behar du instalatuta, eta gutxienez 4 urtez egon
beharko du.
Kartelaren edo plaka iraunkorraren eredua EEEren web orritik deskargatu ahal izango da, eta jarduketaren izena eta helburu nagusia, EBren ikurra, finantzaketa egokiaren aitorpena “Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU”, eta PRTRren logoak, laguntza-lerrokoak, Eusko Jaurlaritzaren eta EEErenak, kartelei buruzko IDAEren irudi-eskuliburuan ezarritako jarraibideeak kontuan hartuta.
Dirulaguntzak pizgarriak direnez, dirulaguntzaren eskaera erregistratu ondoren hasitako laguntzen azken
hartzaileen jarduketak baizik ez dira onartuko. Beraz, eskaera guztiek, eskaintza onartzeak, kontratuek,
fakturek, ordainagiriek eta obrak eskabidea erregistratu baino lehen hasi direla egiaztatzen duen
beste edozein agirik, prestatze jarduketei ez badagozkie, dirulaguntza ezeztatzea ekarriko dute, eta, ordaindu bada, itzultzea. Prestatze jarduketatzat hartuko dira eskaera aurkezteko edo dagozkion inbertsioak egiteko beharrezkoak direnak, hala
nola proiektua, memoria teknikoak, ziurtagiriak eta abar, betiere
prestatze-lan horiek 691/2021 ED (2021eko abuztuaren 5a) indarrean sartu ondoren hasi badira.
Kontratazio publikoaren arloko araudiari lotutako dirulaguntzen azken hartzaileen kasuan, kasuan kasuko
jarduketaren lizitazio orriak argitaratzeko eguna hartuko da dirulaguntzei dagozkien kostuen irakurgarritasuna zehazteko
erreferentzia-datatzat.
7.937.459,73 euro.
Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzua zenbaki honetan hartuko zaituzte 946.620.600
Laguntzen programaren oinarri arautzaileak
EBAZPENA, 2023ko martxoaren 23koa, PREE 5000 Programaren aurrekontuko diru-horniduraren areagotzeaz
