Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua den Mikel Jauregik eskerrak eman dizkio Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari, “euskal herritarren eskaerari erantzuteko eta MOVES III 2025 programaren bidez ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzak eskuratu ahal izateko, 50 milioi euro gehiagoko zenbatekoari oniritzia eman diotelako”.

Berrespen horrek ibilgailua aldatzeko egungo eskaera guztiak erantzungo dira. Une honetan, ia 3.400 eskaera daude ibilgailu elektriko berri bat erosteko laguntzak jasotzeko zain.
Eusko Jaurlaritzak ahalik eta lasterren aurrekontua handitzea izapidetuko du.

Exekutiboak eskaera gehiago egiteko aukera irekita dutela gogorazten die herritarrei, funtsak amaitu arte edota programa amaitu arte, abenduaren 31ean.
Mugikortasun jasangarria bultzatzeko diseinatutako 2025 MOVES III Plana, auto elektrikoa edo hibrido entxufagarria erosteko zein puntu elektriko bat instalatzeko laguntzez osatuta dago.