Eguzki-energia – EVE
Menua
Agencia Energética del Gobierno Vasco

Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699

Ezagutzen duzu…

Eguzki-energia

Paneles solares en un tejado.

Eguzki-energia elektrizitatea edo beroa sortzeko Eguzkiaren erradiazioa aprobetxatzen duen iturri berriztagarri bat da. Oinarrizko printzipiotzat du eguzki-argia eta eguzki-beroa biltzea gailu espezifikoen bitartez, eta energia erabilgarri bihurtzea etxeko, industriako eta eskala handiko sorkuntza elektrikoko aplikazioetarako.

Zenbait eguzki-teknologia daude:

1. Eguzki-energia fotovoltaikoa

Teknologia horri esker, eguzki-argia elektrizitate bihurtzen da zuzenean, efektu fotovoltaikoaren bitartez. Panelak zelula erdieroaleek (silizioa) osatzen dituzte, eta fotoiak jasotzean, elektroiak askatzen dituzte, korronte zuzena (KZ) sortuz. Inbertsore batek korronte hori alterno (KA) bihurtzen du etxean erabiltzeko edo sarera injektatzeko. Sistemak honelakoak izan daitezke:

  • Sarera konektatuak: soberakinak sare elektrikora bideratzen dituzte.
  • Isolatuak: biltegiratzeko bateriak behar dituzte.
  • Hibridoak: sarea eta biltegiratzea konbinatzen dituzte.

Efizientzia silizioaren kalitatearen (monokristalinoa, polikristalinoa edo amorfoa) eta zenbait faktoreren (orientazioa, inklinazioa eta eguzki-erradiazioa, kasurako) araberakoa da.

Parque solar en una colina.

2. Eguzki-energia termikoa

Ekian

Eguzki-erradiazioa aprobetxatzen du beroa sortzeko, batez ere ur bero sanitariorako, berokuntzarako eta industria-prozesuetarako. Sistemak honako hauek barne hartzen ditu:

  • • Erradiazioa xurgatzen duten eguzki-kaptadoreak (plaka lauak edo huts-hodiak).
  • • Fluido bero-eroalea garraiatzen duen zirkuitu hidraulikoa (ura edo glikolarekin egindako nahastea).
  • • Beroa biltegiratzeko metagailua. Aplikazio aurreratuetan, beroa lurruna sortzeko eta eguzki-energia termoelektrikoko instalazioetan elektrizitatea sortzeko erabiltzen da. Tenperatura baxuko sistemak (etxean erabiltzekoak) eta tenperatura altuko sistemak (industrialak) daude, gatz urtuetan biltegiratzeko aukerarekin, Eguzkirik gabe ere hornidura bermatzeko.

3. Kontzentraziozko eguzki-energia (CSP)

Ispiluak edo lenteak erabiltzen ditu eguzki-argia hargailu batean kontzentratzeko, eta 1.000 ºC baino gehiagoko tenperaturetara iristen da. Beroak fluido bat berotzen du (ura, olioa edo gatz urtuak), eta horrek lurruna sortzen du turbina bat mugitzeko eta elektrizitatea sortzeko. Mota nagusiak:

  • Kanal parabolikoak: argia hodi hartzaileetan kontzentratzen duten ispilu kurbatuak.
  • Eguzki-dorreak: heliostatoek argia dorre baten goialdean dagoen hargailu baterantz islatzen dute.
  • • Disko parabolikoak: argia foku-puntu batean kontzentratzen dute aplikazio espezifikoetarako. Abantaila nagusia da biltegiratze termikoa egiteko aukera ematen duela, eta horri esker, gauez ere elektrizitatea sortu daiteke.

Eskaintzen dituen abantailen artean, honako hauek nabarmentzen dira: energia agorrezina da, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten ditu eta independentzia energetikoari laguntzen dio. Gainera, askotariko aplikazioak egitea ahalbidetzen du, etxeko autokontsumotik hasi eta industria-instalazio handietaraino, eta mantentze-lanak nahiko txikiak dira.

Alabaina, zenbait eragozpen ditu. Instalazioaren hasierako kostua handia da, eta espazio egokia eta orientazio ona behar ditu. Aldizka ekoizten da, eguzki-erradiazioaren mende dagoelako, eta, beraz, biltegiratze- edo babes-sistemak behar ditu.

Ekian