
Hidrokarburoak karbono- eta hidrogeno-atomoz bakarrik osatutako konposatu organikoak dira, eta gure eguneroko bizitzan oso presente daude: petrolioaren, gas naturalaren eta egunero erabiltzen ditugun produktu deribatu askoren oinarri dira, erregaietatik hasi eta plastikoetaraino.
Milioika urtetan zehar sortzen dira, sedimentu-geruzen azpian lurperatutako materia organikotik. Hondakin horiek presio eta tenperatura altuen eraginpean egoten dira (2.000 eta 5.000 m arteko sakoneran), petrolio edo gas natural bihurtzen dira eta lurpeko aztarnategi geologikoetan metatzen dira. Horiek aurkitzeko, esplorazio-teknikak erabiltzen dira, hala nola azterketa sismikoak, eta lehorreko edo itsasoko zulaketen bitartez erauzten dira.
Mende batez baino gehiagoz, hidrokarburoak izan dira energia-iturri nagusia munduan. Elektrizitatea sortzeko, ibilgailuak mugitzeko eta eraikinak berotzeko erabiltzen dira, bai eta industria kimikoan lehengai gisa ere. Nolanahi ere, horiek masiboki erabiltzeak ondorioak ditu: erretzean, karbono dioxidoa (CO₂) eta berotegi-efektuko beste gas batzuk askatzen dira, klima-aldaketan larriagotzen dutenak.
Gaur-gaurkoz, erronka hau dugu: hidrokarburoekiko dugun mendekotasuna murriztea eta energia-eredu jasangarriago baterantz aurrera egitea. Hidrokarburoen jatorria, erabilera eta inpaktua ezagutzea funtsezkoa da herritar gisa erabaki arduratsuagoak hartzeko.