Gogoratu laguntza-programa honek eragin pizgarria duela jarduera ekonomikoa duen pertsona juridiko edo erakunde ororentzat. Hau da: laguntza jasotzeko, erregistratu lehenengo zure eskaera. Hurrengo egunean, eskaintzak onartu, eskaerak sinatu, faktura eskuratu edo ordainketak egin ahal izango dituzu. Ikusi oinarriak xehetasun gehiago izateko.
MRR aitorpenak eskatu badizkizute, deskarga hauek eskuragarri dituzu:
MRR aitorpenak pertsona fisikoentzat
MRR aitorpenak pertsona juridikoentzat
Programaren hasierako aurrekontua 32.936.273,98 eurokoa da, era honetan banatuta:
- 1.Pizgarri-programa – Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea: 18.114.950,69€
- 2.Pizgarri-programa – Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea: 14.821.323,29€
Pizgarri-programa bakoitzean diruz lagunduko diren jarduerak hauexek dira:
- 1. Pizgarri-programa. Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea. Ibilgailu elektriko «entxufagarriak» eta M1, N1, L3e, L4e, L5e, L6e eta L7e kategoriako erregai-pilakoak diruz lagunduko dira..
- 2. Pizgarri-programa. Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea. Ibilgailu elektrikoen kargatze-azpiegituren ezarpena diruz lagunduko da.
2024/01/01etik aurrera:
| |
Laguntza (kostu subentzionagarriaren %) |
| Kokaleku orokorra |
Udalerriak |
| Autonomoak, partikularrak, jabe-erkidegoak eta jarduera ekonomikorik gabeko administrazioa |
%70 |
%80 |
| Jarduera ekonomikoa, sarbide publikoko kargatze-puntua eta P ≥50kW duten enpresa eta erakunde publikoak |
%20 |
%20 |
| (%40 enpresa ertaina) |
(%40 enpresa ertaina) |
| (%50 enpresa txikia) |
(%50 enpresa txikia) |
|
Jarduera ekonomikoa, sarbide pribatu edo publikoko kargatze-puntua eta P
|
%20 |
%20 |
| %30 (enpresa txiki eta ertainak) |
%40 (enpresa txiki eta ertainak) |
|
Beren laguntza-eskaera minimis erregimenera biltzea, sarbide publikoko kargatze-aukera ezartzea eta P>=50kW izatea aukeratzen duten enpresa txiki eta ertainak
|
%45 enpresa ertainak |
%50 enpresa ertainak |
| %55 enpresa txikiak |
%60 enpresa txikiak |
Informazio gehiago Programaren Oinarriak izeneko dokumentuan eta 946.620.600 telefonoan.
Laguntzen programaren oinarri arautzaileak
EBAZPENA, 2021eko irailaren 21ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2021eko uztailaren 5eko ebazpena aldatzen duena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).
EBAZPENA, 2021eko abenduaren 13koa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, bigarrenez aldatzen duena 2021eko uztailaren 5eko Ebazpena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).
EBAZPENA, 2022ko ekainaren 30ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hirugarrenez aldatzen baita honako ebazpen hau: Ebazpena, 2021eko uztailaren 5ekoa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).
EBAZPENA, 2022ko urriaren 5ekoa, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea ebazten duena (Moves III programa).
EBAZPENA, 2023ko ekainaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena; honen bidez, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoen bigarren gehikuntza erabakitzen da, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan -NextGenerationEU- (Moves III programa), baita 2021eko uztailaren 5eko Ebazpenaren laugarren aldaketa egiten duena ere, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europar Batasunak finantzatutako –NextGenerationEU-, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Moves III programa).
EBAZPENA, 2023ko abenduaren 14koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez seigarrenez aldatzen baita 2021eko uztailaren 5eko Ebazpena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitara[1]tzen dituena, Europar Batasunak finantzatutako Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –NextGenerationEU (Moves III programa).
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 29koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez erabakitzen baita hirugarrenez handitzea mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –NextGenerationEU (Moves III programa).
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 8koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2021eko uztailaren 5eko Ebazpena zazpigarrenez aldatzen duena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europar Batasunak – NextGenerationEU (MOVES III programa) finantzatutako Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
EBAZPENA, 2024ko azaroaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez erabakitzen baita mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak laugarren aldiz handitzea, Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Moves III programa).
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 26koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zortzigarrenez aldatzen duena 2021eko uztailaren 5eko Ebazpena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa (MOVES III programa) arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europar Batasunak NextGenerationEUren bidez finantzatutako Euro[1]pako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
EBAZPENA, 2025eko urtarrilaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez amaitzen baita mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren indarraldia, Europar Batasunak finantzatutako NextGeneration EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa). Programa horren deialdia 2021eko uztailaren 5eko Ebazpenaren bidez egin zen.
![]()