Industriaren eta hirugarren sektorearen ETEetan energia-ikuskaritza integralak egiteko laguntzen programa – EVE
Menua
Agencia Energética del Gobierno Vasco

Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699

Dirulaguntza programak

Industriaren eta hirugarren sektorearen ETEetan energia-ikuskaritza integralak egiteko laguntzen programa

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak

UNE-EN 16247 arauaren arabera garatutako industria eta hirugarren sektorearen ETEetan energia-ikuskaritza integralak, edo horien ondorengo aldaketak edo hobekuntzak, EAEko lurraldean kokatutako instalazioetako eskatzaileek egindakoak eta energia berriztagarriak ezartzeko, energia aurrezteko eta energia-eraginkortasunerako eragina dutenak.

Onuradunak

56/2016 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, industria eta hirugarren sektorearen ETEtzat hartzen diren pertsona fisiko edo juridikoak, izaera pribatukoak, eta 2009ko CNAErekin bat etorriz, 07tik 39ra bitarteko taldeen barruan daudenak, biak barne industria sektorearentzat, eta 41etik 99ra bitarteko taldeen barruan daudenak, eta bi sektore horietan, 4/2019 Legeari jarraikiz, energia-kontsumitzaile handitzat hartzen ez dutenak.

EAEko Energia Iraunkortasunari buruzko 4/2019 Legearen arabera, industria sektorearen barruan, enpresa kontsumitzaile handitzat hartzen dira urtean 500 tpb baino energia gehiago kontsumitzen duten enpresak eta 40 tpb baino energia gehiago kontsumitzen duten hirugarren sektoreko enpresak.

Laguntzen zenbatekoa

Aipatutako jarduketek diruz laguntzen den kostuaren % 50eko dirulaguntza izango dute.

Gehieneko muga bat ezarri da diruz laguntzen ahal den kosturako, energia kontsumoaren arabera; beraz, dirulaguntzaren xede den kostuak ez ditu inolaz ere gaindituko gehieneko zenbateko horiek:

Energia-kontsumoa (tpb/urte)

Diruz lagundu daitekeen gehienezko kostua (€)

300

9.800

150

7.700

50

6.600

30

5.300

20

4.400

10

3.800

0

3.300

Beste laguntza batzuekiko bateragarritasun araubidea

Laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako ematen ahal diren beste diru-laguntza edo laguntza batzuekin, baldin eta, osotara hartuta, 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako mugen adinako edo gutxiagoko laguntzaren ehunekoa badakarte.

Indarraldia

Laguntza eskaerak aurkezteko epea 2025ko  maiatzaren 20an 08:00etan hasi eta 2028ko urriaren 11n bukatuko  da. 

Laguntzaren xede den jarduketa egin, fakturatu eta ordaintzeko justifikazioa gehienez ere sei (6) hilabeteko epean egin beharko da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita, eta, betiere 2028ko abenduaren 31 baino lehen.

Kontsulta-telefonoa

Erabiltzailearentzako Arreta Zentroak 946.620.600 telefonoan erantzungo du.

  EBAZPENA, 2025eko apirilaren 24koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, industria-sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-auditoria integralak egiteko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena.

Eskaeren tramitazioa

Dirulaguntzen deialdi honetako eskaeren tramitazioari buruzko informazio gehiago lortzeko, sartu URL honetan: www.euskadi.eus

Dokumentazioa