Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699
Energia-kontsumoa eta karbono dioxidoaren emisioak murrizteko jarduerak sustatzea, energia-eraginkortasuna hobetuz.
Diru-laguntzak sei jarduera motari aplikatu ahal izango zaizkie:
Ezingo da diruz lagundu aktibo bat erregai fosilean oinarritutako beste batekin ordezkatzea.
Lehendik dauden instalazioen ekoizpen-ahalmena handitzeari lotutako inbertsioetan, ordeztutako instalazioaren industria-ahalmenari dagokion zati proportzionala baino ezin izango da hautatu.
Ezin izango dira diruz lagundu pertsonen ongizate termikorako eta/edo ur bero sanitarioa sortzeko klimatizazioko jarduerak.
Laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten dituzten ETEak edo industria-sektoreko enpresa handiak, betiere haien 2025eko EJSN 07tik 39ra bitarteko taldeen barruan badago, 12. taldea izan ezik.
Jarduerak energia-zerbitzuetako enpresen (ESE) bidez egin ahal izango dira.
Jarduketak leasing finantza-errentamenduaren bidez finantzatu ahal izango dira.
Programa honetara bideratutako zuzkidura ekonomikoa berrogeita hamabi milioi eurokoa da (52.000.000 €), EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera, eta adierazitako diruz laguntzeko moduko jardueren arabera banatuta, zenbateko hauen arabera:
Diruz lagundu daitekeen kostuari ehuneko hauek aplikatuko zaizkio:
| Jarduera |
Enpresa handia |
Enpresa Ertaina |
Enpresa txikia |
| 1. jarduera mota |
15% |
20% |
25% |
| 2. jarduera mota |
45% |
55% |
65% |
|
3. jarduera mota |
15% |
20% |
25% |
| 4. jarduera mota |
20% |
25% |
30% |
| 5. jarduera mota |
20% |
25% |
30% |
| 6. jarduera mota |
20% |
25% |
30% |
Laguntzaren zenbateko osoa eta gehieneko zenbatekoa, jarduketaren eta onuradunaren edo enpresa-taldearen arabera, 4 milioi eurokoa da.
1., 2., 4., 5. eta 6. motako jarduketetarako 100.000 €-tik beherako inbertsio hautagarria eta 3. motako jarduketetarako 50.000 €-tik beherakoa (BEZik gabe) duten jarduketak ezin izango dira hartu.
Jarduketa motaren arabera, diruz lagunduko dira honako hauek betetzen dituzten jarduerak: azken energiaren kontsumoa gutxienez % 10 murriztea, eta gehieneko ratio ekonomiko-energetikoa 4.500 eurokoa izango da jardueraren urteko azken energia aurrezteko tep bakoitzeko, edo industria-instalazioaren berotegi-efektuko gasak gutxienez % 10 murriztea, eta gehieneko ekonomia- eta ingurumen-ratioa 1.500 euroko laguntza izango da jarduketaren urteko murrizketako tCO2 bakoitzeko.
Edozein gauzatze-konpromiso irmo (onartutako aurrekontuak, eskaerak…) laguntza-eskaera baino geroagokoa izatea eskatuko da.
Emandako laguntzak bateragarriak izango dira diruz lagundu daitekeen jarduera bererako eman daitekeen beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, baldin eta (EB) 651/2014 Erregelamenduan ezarritako muga gainditzen ez badute. Eta ez dira bateragarriak izango Energia Aurrezteko Ziurtagiriekin (EAE), 5. eta 6. motako jarduketak izan ezik.
Laguntza jaso nahi duen jarduera bakoitzeko eskabide bakarra aurkeztu beharko da.
Ezin da jarduera bat baino gehiago aurkeztu eskabide beraren barruan, eta bakoitzak bere aldetik aurkeztu behar du.
Eskaerak aurkezteko epea 2027ko ekainaren 30ean bukatuko da, asteazkena, edo aurrekontua agortzen denean.
Eskabideei aurkezteko hurrenkeraren arabera erantzungo zaie, harik eta funtsak agortu arte.
Ebazpena gehienez ere sei (6) hilabeteko epean jakinaraziko da, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita.
Laguntzaren xede den jarduketa egin, fakturatu eta ordaindu dela justifikatzeko, gehienez ere hemezortzi (18) hilabeteko epea egongo da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, nolanahi ere, gehienez ere 2028ko irailaren 29a, ostirala.
Erabiltzailearentzako Arreta Zentroak 946.620.600 telefonoan erantzungo du.