Gas naturala – EVE
Menua
Agencia Energética del Gobierno Vasco

Alameda de Urquijo, 36 – 1º · Edificio Plaza Bizkaia
· 48011 BILBAO · e-mail: comunicacion@eve.eus
(34) 944 035 600 · Fax: (34) 944 035 699

Ezagutzen duzu…

Gas naturala

Gas naturala lurpeko hobietan dagoen energia-iturri fosil bat da. Metanoz osatuta dago nagusiki eta lurrean egindako zulaketen bidez erauzten da. Atera ondoren, gasbideen bidez garraiatzen da gas-egoeran, edo tenperatura -161ºC-ra jaisten zaio gas natural likidotu bihurtzeko (GNL); horri esker, bolumena murrizten da eta itsasontziz errazago garraiatzen da.

Erregai hori asko erabiltzen da etxeetan, industrietan eta zentral elektrikoetan. Etxean, janaria prestatzeko, ura berotzeko eta espazioak klimatizatzeko balio du. Industrian, bero-iturritzat eta lehengaitzat erabiltzen da prozesu kimikoetan. Elektrizitatea sortzeko ere erabiltzen da; izan ere, aukera ematen du ziklo konbinatuko zentraletan energia azkar eta beste erregai fosil batzuek (hala nola ikatza edo petrolioa) baino CO₂ emisio gutxiagorekin ekoizteko.

Garraioaren arloan, gas naturala erregai tradizionalak baino aukera garbiagoa da. Gas natural konprimatuarekin (GNK) edo gas natural likidotuarekin (GNL) funtzionatzen duten ibilgailuek tokiko kutsatzaile gutxiago isurtzen dituzte (esate baterako, nitrogeno-oxidoak eta partikulak); horri esker, hirietako airearen kalitatea hobetzen da.

Gas naturala ez da iturri berriztagarria; hala ere, gas naturala erabiltzeak paper garrantzitsua izan dezake trantsizio energetikoan. Emisio txikiagoak egiten dituenez, erregai lagungarri gisa jardun dezake energia berriztagarriak garatzen eta hedatzen diren bitartean, hala nola eguzki-energia, energia eolikoa edo energia hidraulikoa. Testuinguru horretan, gas naturalak energia-hornidura bermatzen lagundu dezake iturri berriztagarriak nahikoak ez diren uneetan, hala nola haizerik gabeko edo eguzki-argi gutxiko egunetan.